(ebaluazioan)
Gobernuaren proposamenak Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Klima-aldaketari buruzko EAEko Legearen aurreproiektua

15 parte hartze
Eu
Aurkezpena
2018.eko urriak 08 - 2018.eko urriak 08

Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko Sailak

abian jarriko du klima-aldaketa ri buruzko EAEko Legearen aurreproiektua egiteko prozesua.

 

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeari

jarraikiz, Aurreproiektua egin aurretik,

herritarrei galdetuko zaie, gaiari buruz zer pentsatzen duten jakiteko.

 

Eusko Jaurlaritzak herritarrei eskatu nahi die beren iritzia emateko.

Horretarako, iragarki bat jarriko du

Eusko Jaurlaritzaren web-orriaren iragarki-taulan.

 

 

#CambioClimático
Eztabaida
2018.eko urriak 08 - 2018.eko abenduak 07
100 %alde
8 boto (8/0)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Zer lortu nahi da Klima-aldaketaren Legearekin?

Klima-aldaketari buruzko lege bat egitea,

garapen jasangarri bat lortzeko.

Garapen jasangarria da prozesu bat, zeinaren bidez etengabe hobetzen baita 

pertsona ororen bizi-kalitatea, Lurra kaltetu gabe.

 

Zergatik da beharrezkoa Lege hori onartzea?

Klima-aldaketa arazo handi bat delako,

hauei guztiei eragiten diena:

  • pertsonak, osasuna eta elikadura
  • ingurumena eta biodibertsitatea
  • Uraren eta baliabide naturalen eskuragarritasuna
  • Ekonomia eta merkataritza
  • Garraioa, lurraldea eta azpiegiturak antolatzeko modua.

Adibidez: errepideak, elektrizitate-sareak...

 

Zein dira Legearen helburuak?

energia modu jasangarrian lortzeko.

  • Ekintza-planak sortzea, klima-aldaketa geldiarazteko.
  • Euskadiko klima-aldaketara egokitzea,

eta klima-aldaketaren arriskuak kudeatzea.

  • Arauak definitzea, politika publikoek eta herritarrek

klima-aldaketaren kontrako borrokan parte har dezaten.

  • Klima-aldaketari buruzko informazioa ematea, lekuak

eta dauzkan eraginak.

Zergatik da beharrezkoa legea?

Beharrezkoa da klima-aldaketari buruzko EAEko lege bat,

une honetan ez dagoelako gai horren inguruko legerik.

 

Iruzkin bat
  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
    2019.eko urtarrilak 02

    Jakinarazi nahi diegu eztabaida honetan parte hartu duten pertsonei egindako proposamenak jaso dituela sailak eta egitasmoaren talde arduradunari bidali zaizkiola balioetsi ditzan.
    Eskerrik asko parte hartzeagatik.
    ---------------------
    Queremos informar a las personas que han tomado parte en este debate que sus propuestas han sido recepcionadas por el departamento y remitidas al equipo responsable del proyecto para su valoración.
    Muchas gracias por su participación.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ondorioak
2018.eko abenduak 08 - 2019.eko urtarrilak 08
Klima aldaketari buruzko EAEko legea: aurreproiektua, kontsulta publikoa eta ondorioak.