(ebaluazioan)
Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza

Irekia plataformaren diseinu berria

3 parte hartze
Eu
Aurkezpena
2018.eko urriak 23 - 2018.eko urriak 23

Gobernu Irekiaren Zuzendaritzak Irekia plataforma aldatu nahi du. Eguneratuago

egotea nahi du, garai berrietara egokituagoa. Hona arrazoiak:

 

  • Azken urteotan, informazioa jasotzeko, eztabaidatzeko, iritzia emateko eta

 parte hartzeko moduak aldatu dira.

  • Gazteak izango dira etorkizunean Euskadiko Gobernu Irekiko protagonistak.

 

Orain arte, Eusko Jaurlaritzak bide hauek erabili izan ditu herritarrengana gerturatzeko

eta bere jardueraren berri emateko: Irekia plataforma, sare sozialetako profilak eta

parte hartzeko prozesu presentzialak.

 

Orain, herritarrek Irekia plataforma aldatzeko prozesuan parte hartzea nahi du.

 

Hurrengo lau hilabeteetan elkarrekin sortzeko prozesu hori jarriko du martxan: “Irekia Eraiki” izango du izena.

 

Gazteek eta gazte-kontuetan zein gobernu irekiko kontuetan adituak direnek aukera

izango dute parte hartzeko, beren iritzia emateko eta proposamenak aurkezteko.

 

Zenbait modutan parte hartu ahalko dute: internet-en bidez (on-line) eta internetetik

kanpo (off-line).

 

#irekiaeraiki

 

#irekiaeraiki
Eztabaida
2018.eko urriak 23 - 2019.eko otsailak 23
67 %alde
3 boto (2/1)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Gobernu Irekiaren Zuzendaritzan Irekia plataforma aldatu nahian gabiltza.

 

On-line plataforma honen bidez Eusko Jaurlaritzak herritarrengana gerturatu eta bere

jardueraren berri ematen du.

 

EAEko gazteek parte hartzea nahi dugu, hau da, beren iritziak eta proposamenak

ematea.

 

Gaztea bazara, gai jakin batzuk interesatzen zaizkizu.

 

Zure iritziaren berri izan nahi dugu.

 

  • Zer gai eztabaidatu behar dira, zure ustez?
  • Nola eztabaidatu behar da, zure iritziz, gai horiei buruz?
  • Zer iruditzen zaizu Gobernu Irekia Euskadin?
  • Zer espero duzu Gobernu Irekiarengandik Euskadin?

 

Hiru modu dituzu zure iritziaren berri emateko:

 

 

Imajinatu ezazu gobernu ireki berria.

#irekiaeraiki

 

GAZTEOK, ZER GAI INTERESATZEN ZAIZKIZUE? #irekiaeraiki

 

Gazteoi gauza batzuk gehiago interesatzen zaizkizue beste batzuk baino.

Jakin nahi dugu zer interesatzen zaizuen; zer iritzi duzuen, zer kezka.

 

Irekia horretaz guztiaz hitz egiteko gunea izatea nahi dugu.

Eta zuek bertan parte hartzeko aukera.

 

Etorkizuneko protagonistak izango zarete gazteok, eta oso inportantea da zuen iritzia

 ezagutzea eta kontuan hartzea.

 

  • Iritzia eman nahiko zenuke zerbaiti buruz, eta ez dakizu nola egin?
  • Zure ustez, zer egin beharko lukete administrazioek gazteok gehiago parte har dezazuen?
  • Zure ustez, Administrazioak behar besteko arreta eskaintzen dio gazte jendeari?
  • Uste duzu Administrazioaren eta gazteon intereseko gaiak eta kezkak berdinak direla?

 

ZER BEHAR DUZU GEHIAGO PARTE HARTZEKO? #irekiaeraiki

 

Erakundeek erabakiak hartzeko modua aldatu dute, eta aldaketa horri esker

 herritarrek parte hartu dezakete.

 

Baina jende guztiak ez du parte hartzen horretarako dauden guneetan.

 

Eusko Jaurlaritzak jakin nahi du zergatik gertatzen den hori.

 

  • Iritzia eman nahiko zenuke zerbaiti buruz eta ez dakizu nola egin?
  • Zure ustez, zer egin beharko lukete administrazioek gazteok gehiago parte har dezazuen?
  • Zer sistema edo baliabide erabil daitezke jendeak parte hartzera animatzeko?
  • Parte hartzeko teknologia berriak erabiltzea, zure ustez, lagungarria da? Ala

 oztopo bat da?

  • Partaidetza-prozesuetan parte hartu al duzu noizbait?
  • Zer moduzko esperientzia izan zen?
  • Zer hobeto zenukete?

 

GARDENTASUNA: ZER INFORMAZIO PUBLIKO INTERESATZEN ZAIZU? #irekiaeraiki

 

Azken urteotan administrazio publikoek asko landu dute gardentasunaren gaia.

Herritarrek informazioa ezagutzeko eskubidea daukate (datu publikoak, guztionak

direnak).

 

Horretarako gardentasun-atariak erabil ditzake, eta informazio publikoa jasotzeko

eskubidea baliatu.

 

Baina administrazioek gehiago landu nahi dute gai hau.

 

Administrazio publikoen gardentasunari dagokionez:

 

  • Zer iritzi duzu? Zer espero duzu?
  • Hobetu al daiteke?
  • Administrazioek egiten dutenaz zer interesatzen zaizu gehien?
  • Zure ustez, zeri buruz informatu dezake hobeto Administrazioak?
  • Erabili al duzu noizbait Gardentasun-ataria? Nolako esperientzia izan da?
  • Nola hobetu daitezke gardentasun-atariak?

 

ZER DATU ESKURATU NAHIKO ZENUKE FORMATU IREKIAN? #irekiaeraiki

 

Herritarrentzat ere erabilgarriak izan daitezke administrazioek dauzkaten eta

 erabiltzen dituzten datuak zenbait gauzatarako, esaterako:

 

- ikasketak egiteko;

- herritar guztiengan eragina duten gaiei buruz gehiago jakiteko.

 

Eusko Jaurlaritzak bere datuak eta beste administrazio batzuenak formatu irekian

eskaintzen ditu (foru-aldundienak, udalenak...); jende guztiak erabil ditzake datuok.

 

Hori guztia Open Data baliatuta egiten du.

 

  • Zer datu-mota eduki nahiko zenuke formatu irekian? 
  • Zertarako erabiliko zenituzke?
  • Zer formatutan egotea nahiko zenuke?
  • Zertarako izan daiteke erabilgarria datu irekiak izatea?
  • Erabili al duzu noizbait Datu Irekien Ataria?
  • Nolakoa izan da zure esperientzia? Zer hobetuko zenuke?

 

 

4 iruzkin
  • Irekia
    2019.eko otsailak 25

    Estimado Bruno:
    Efectivamente, esta función no está funcionando correctamente ahora. Muchas gracias por avisarnos: investigaremos la causa y subsanaremos el problema lo antes posible.
    Adeitasunez,

  • 2019.eko otsailak 21

    En "tu irekia" no aparecen los comentarios, votos, argumentos... que has realizado. Supongo que eso es un error, si no estaría bien que aparecieran.

  • Irekia
    2019.eko urtarrilak 22

    Participa en el cuestionario de contraste - Rediseño de Irekia (2ª fase abierta a la participación): https://www.encuestafacil.com/RespWeb/Qn.aspx?EID=2491177
    -------------------------
    Parte hartu kontrasterako galdetegian – Irekia-ren diseinu berria (2.fasea parte hartzeko, irekia): https://www.encuestafacil.com/RespWeb/Qn.aspx?EID=2491177

  • 2018.eko azaroak 06

    *¿QUÉ NECESITAS PARA PARTICIPAR MÁS? #irekiaeraiki
    Sería interesante poder comunicarte con otros usuarios de la plataforma también a través de mensajes privados.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ondorioak
2019.eko otsailak 24 - 2019.eko martxoak 24
#IrekiaEraiki prozesuaren ondorioak