(ebaluazioan)
Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Mugikortasun Iraunkorraren Lege-aurreproiektua

8 parte hartze
Eu
Aurkezpena
2018.eko azaroak 23 - 2018.eko azaroak 23

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak (Eusko Jaurlaritza)

aurki hasiko du Euskadiko Mugikortasun Iraunkorraren Lege-aurreproiektua egiteko prozesua

Legean jartzen duenez

 (39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena),

aurreproiektua egin baino lehenago,

herritarrei galdetuko zaie ea zer iritzi duten gaiari buruz.

 

Eusko Jaurlaritzak iritzia emateko gonbitea egin nahi die

herritarrei eta erakunde guztiei:

 

Zer lortu nahi dugu Mugikortasun Iraunkorraren Legearekin?

Arazoak konpondu; kasu honetan,

petrolioa behar duten ibilgailu gehiegi darabilgula-eta

gizartean eta ingurumenean eragiten ditugun arazoak.

Lege honen bidez, lortu nahi dugu Euskadik

garraio-sistema eraginkorra edukitzea:

  • pertsonak eta salgaiak garraiatzeko sistema bat lortzea,

    ekonomiarako ere ona izango dena.
  • Pertsonak aske mugitu ahal izan daitezen.

 

Zergatik da beharrezkoa lege hau onartzea?

Mugikortasun iraunkorra lortu beharra dagoelako,

eta, horretarako, administrazio guztiek batera lan egitea.

 

#MovilidadSostenible
Eztabaida
2018.eko azaroak 23 - 2018.eko abenduak 21
100 %alde
4 boto (4/0)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Zer helburu ditu lege honek?

  • Euskadin garraio-sistema bakar bat sortzea pertsona guztientzat.

    Eta, sistema horretan, administrazio guztiek batera lan egitea,

Euskadi guztian antolatzeko:

- zerbitzuak eta garraiobideak;
 
- errepideak eta trenbideak;
 
- gizartean, ingurumenean eta ekonomian
 
  eragingo bide diren kostuak;
 
  • Garraio-modurik ekologikoenak bultzatzea, esate baterako hirian oinez edo bizikletaz ibiltzea.

  • Garraio-sistema berriztatzailea sustatzea,

    ondo kudeatuko dena eta sortzen dituen kalteen ardura hartuko duena.
  • Euskadin, lurralde guztira iritsiko den garraioa bultzatzea,

    auzo-lurraldeetara ederto lotuko gaituena.
  • Garraio publikoko sistema on bat bultzatzea pertsona guztientzat,

    ekonomiarako ere iraunkorra izango dena.
  • Kutsatzen ez duen garraio publikoa lehenestea.

  • Trena eskaintzea garraio publiko nagusi modura.

  • Garraio publiko gehiago eskaintzea, garraio pribatua gutxiago erabiltzeko.

  • Garraio publiko irisgarria eskaintzea,

    pertsona guztien beharretara egokitzeko modukoa.

    Eta, hori lor daiteke, gainera, bidezko prezioa eskatuz eta

    billete bakarra erabiliz Euskadi guztirako.
  • Garraio-sare publiko koordinatu bat sortzea,

    garraio-modu bat baino gehiago bultzatuz pertsonentzat eta salgaietarako.

 

Informazio gehiago nahi baduzu, hemen begiratu: mugikortasun iraunkorraren aurreproiektua egiteko aurretiazko kontsulta.

 

 

Iruzkin bat
  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
    2019.eko urtarrilak 02

    Eskerrik asko eztabaida honetan parte hartu dutenei. Proposamenak egitasmoaren talde arduradunari bidali zaizkio balioetsi ditzan.
    ------
    Gracias a las personas que han tomado parte en este debate. Sus propuestas han sido remitidas al equipo responsable del proyecto para su valoración.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ondorioak
2018.eko abenduak 22 - 2019.eko urtarrilak 22
Mugikortasun jasangarriari buruzko Legea: aurreproiektua, kontsulta publikoa eta ondorioak.