(ebaluazioan)
Gobernuaren proposamenak Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

“Change the Change” nazioarteko konferentzia

5 parte hartze
Eu
Aurkezpena
2019.eko otsailak 28 - 2019.eko otsailak 28

Martxoaren 6an, 7an eta 8an “Change the Change” egingo da Donostian. Klima-

aldaketari buruzko nazioarteko konferentzia da.

 

Hain zuzen, Asteklima

Klima Aldaketaren Euskadiko Astearen barruan antolatu diren ekintza garrantzitsuena

da konferentzia hori.

 

Asteklima martxoaren 1etik 10era egingo da Euskadiko zenbait herri eta hiritan.

 

Asteklimaren helburua da herritarrak ohartaraztea

klima aldaketaren gainean, eta, hartara, zerbait egitera

bultzatzea. Ekarpen txikienak ere balio handia du.

 

Donostian egingo den “Change the Change” konferentzian

lurraren berotzearen gaian aditu diren 50 lagunek hitz egingo dute

eta 600 parte-hartzaile egongo dira.

 

Parte-hartzaileek aukera izango dute proiektu batean laguntzeko.

 

Proiektu horren bidez, hain zuzen, zuhaitz autoktonoak landatu nahi dira Donostian.

 

Hauek antolatu dute konferentzia:

  • Espainiako Gobernuak
  • Eusko Jaurlaritzak
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak
  • Donostiako Udalak

 

Konferentzia honi Erronka Garbia ziurtagiria eman diote.

 

Horrek esan nahi du ekitaldia antolatzerakoan

ingurumen-irizpideak hartu direla kontuan.

 

#ChangeTheChange19
Eztabaida
2019.eko otsailak 28 - 2019.eko martxoak 22
100 %alde
Boto 1 (1/0)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Asteklimaren barruan, konferentziaz gain,

92 jarduera egingo dira

Euskadiko 49 herri eta hirietan.

 

Herritarrek, besteak beste, ekintza hauetan parte hartu ahal izango dute:

  • erakusketetan
  • hitzaldi, lantegi eta topaketetan
  • zinema-saio, lehiaketa eta ipuin-kontalarien saioetan

 

Jarduera horietan landuko diren gaiek

zerikusia dute klima aldaketarekin.

Industria, zientzia eta kultura arloek

ere izango dute zeresana.

 

Sektore horiek klimarekin zerikusia dute
klimak eragina du-eta honako gai hauetan:

osasuna, moda, diseinua, eraikuntza,

itsasoa eta itsasertzak, landa-eremua eta giza eskubideak.

 

Erakunde hauek arduratuko dira jarduerok antolatzeaz:

 

  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Donostiako Udala
  • URA, Uraren Euskal Agentzia
  • Ekoetxea, Kristina Enea Fundazioa, Unesco-Etxea…

 

Herritarrek parte hartzea nahi da. Gai honi buruzko iritzia eman dezakete:

  • webgune honetan bertan

 

Asteklimari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu hemen: www.asteklima.eus

 

 

Iruzkin bat
  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
    2019.eko martxoak 27

    Agradecemos las opiniones aportadas a este debate.
    Un saludo.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ondorioak
2019.eko martxoak 23 - 2019.eko martxoak 29
“Change the Change” nazioarteko konferentziaren ondorioak