(ebaluazioan)
Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak aldatu egingo du Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legea

3 parte hartze
Eu
Aurkezpena
2019.eko martxoak 11 - 2019.eko martxoak 12

2005eko otsailean onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoan

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legea

 

Lege horri esker, Euskadik badu testuinguru bat

eta baliabideak berdintasunaren arloan lan egiteko.

 

2015ean, Nazio Batuen Erakundeak

Zerbitzu Publikoaren lehen saria eman zion Eusko Jaurlaritzari

lege hori sortu eta martxan jartzeko prozesuagatik.

 

Nahiz eta lege hori sortu eta erakunde desberdinek

emakumeen aurkako era guztietako diskriminazioak ezabatzeko lan egin,

oraindik ere asko dago egiteko.

 

Berdintasunaren alde eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontra

lan gehiago egiteko eskatzen die herritarrek

erakundeei eta gizarteari.

 

Martxoaren 8ko Emakumearen eguneko manifestazioetan, adibidez.

2014an, Europako Kontseiluak Istanbuleko Hitzarmena izenpetu zuen.

 

Hitzarmen horren arabera, emakumeen aurkako diskriminazioa eta indarkeria

Giza Eskubideen aurka doa.

 

Horregatik, berdintasunaren arloan aurrera pausu bat emateko,

Eusko Jaurlaritzaren ustez, aldatu egin behar da

2005eko Berdintasunaren Legea.

 

Lortu nahi dena:

  • Gizarteak eskatzen duenari eta emakumeen beharrizanei erantzutea.
  • Emakumeen aurkako diskriminazioari eta indarkeriari buruz Istanbuleko
    Hitzarmenak esaten duena betetzea.

 

 

 

#LeydeIgualdad
Eztabaida
2019.eko martxoak 12 - 2019.eko apirilak 12
100 %alde
3 boto (3/0)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Berdintasunari buruzko 2005eko Legea aldatzeko,

Eusko Jaurlaritzak partaidetza-prozesuak jarri zituen martxan 2017an eta 2018an.

 

Prozesu horri esker, gai garrantzitsuenak

eta hobetu beharreko gauzak zehaztu dira.

 

Orain, Eusko Jaurlaritzak, herritarren iritzia ezagutzeko

prozesua jarri du martxan.

 

Hilabete batez, herritarrek euren iritzia eman eta

eztabaidan parte hartu ahal izango dute

  • webgune honetan bertan
  • gure sare sozialetan: Twitter, Facebook eta Instagram.

 

Informazio gehiago:

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ondorioak
2019.eko apirilak 13 - 2019.eko maiatzak 09
Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legea aldatzeko kontsulta publikoa amaitu ondoren ateratako ondorioak