(ebaluazioan)
Gobernuaren proposamenak Enplegua eta Gizarte Politikak

Gazteriaren Euskal Legearen Aurreproiektua

Eu
Aurkezpena
2019.eko martxoak 23 - 2019.eko martxoak 23

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko gazteriari buruzko Lege bat egingo du.

Lege horren bidez, gazteen beharrei eta zerbitzuei buruzko politika berriak egingo dira.

 

Legeak aukera emango die gazteei:

  • autonomoak izateko, hau da, beren kabuz funtzionatzeko eta independenteak
  • gizartean integratuta egoteko.
  • administrazio publikoek jarduerak eta zerbitzuak eskain ditzaten, bai eta
    jarduera horiek egiteko lekuak ere.

 

Lege horrekin, Eusko Jaurlaritzak honako hau lortu nahi du:

  • gazteek gizartean parte hartzea.
  • gazteen eskubideak eta askatasunak.

 

Gazteen beharrei erantzuteko, legean ezarriko dira zer funtzio bete behar dituzten

Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta udalek.

 

Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen arabera, honen moduko lege bat

egiteko, aldez aurretik, aukera eman behar zaie herritarrei beren iritzia emateko, eta,

batez ere, legeak ukitzen dituen herritar eta elkarteei.

 

Kontsulta hori euskadi.eus webgunearen eta Irekiaren webgunearen bitartez egin da.

Amaitu da, jada, kontsultarako epea.

 

Hemendik aurrera, legea idazten jarraituko dute.

 

Gero, dagokion sailburuak onartu beharko du.

#LeyVascaJuventud2
Eztabaida
2019.eko martxoak 23 - 2019.eko apirilak 15
0 boto
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Orain, Eusko Jaurlaritzak jakin nahi du zer iritzi duten herritarrek gai honen inguruan.

 

Gainera, herritarrek, informazio publikoaren izapidearen bidez, aukera izango dute

beraien iritzia adierazteko, legeak dioen zerbaitekin ados ez badaude.

 

Interesa dutenek hemen irakurri ahal izango dute legeak dioena:

  • Eusko Jaurlaritzaren webguneko iragarki-taulan: euskadi.eus

 

Herritarrek euren iritzia eman eta eztabaidan parte hartu ahal izango dute:

 

Noiz?

Martxoaren 25etik apirilaren 24ra.

 

Non?

  • Webgune honetan bertan
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ondorioak
2019.eko apirilak 16 - 2019.eko maiatzak 06
Amaitu da Gazteriaren Euskal Lege-aurreproiektuari ekarpenak egiteko epea