(ebaluazioan)
Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Euskal Kasazio Zibilari buruzko Lege-aurreproiektua. Fasea: Kontsulta publikoa.

Parte hartze 1
Eu
Aurkezpena
2019.eko maiatzak 08 - 2019.eko maiatzak 08

Eusko Jaurlaritzak Euskal Kasazio Zibilari buruzko Lege bat egin nahi du.

 

Legeak Zuzenbidearekin eta justizia-auzitegiekin dauka zerikusia.

 

Legea egin aurretik, lege-proiektua egin beharra dago.

 

Eta, horretarako, herritarrek aukera izan behar dute denbora batez iritzia emateko eta
ekarpenak egiteko.

Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan badago inprimaki bat alegazioak egiteko.

 

Zer da Euskal Zuzenbide Zibila?

Euskadin, Euskal Zuzenbide Zibila daukagu.

 

Alegia, lege batzuk daude Euskadin bizi direnen bizitzan eragiten duten zenbait gaiei

buruzkoak, eta gai horiek beste modu batean tratatzen dira hemen.

 

Adibidez: testamentuak, nola eskualdatu etxe bat gurasoetatik seme-alabetara, zer
gertatzen den umeekin gurasoak banantzen badira, nola funtzionatzen duten kooperatibek, eta abar.

 

EAEko Justizia Auzitegi Nagusia organo bat da, erabakiak hartzen dituena, norbaitek

auzitegietara arazo bat eramaten duenean, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa.

 

Eta horretarako, kontuan hartu behar du zer erabaki den beste epaitegi eta auzitegi

batzuetan.

Zer arazo dago kasazio-errekurtsoarekin?

Kasazio-errekurtsoa erabiltzen da, batik bat, Auzitegi Gorenaren aurrean.

 

Aurkezten da, hain zuzen ere, beheragoko beste auzitegi batzuek emandako epai bat

irmo egiteko edo behin betiko baliogabetzeko.

 

Gai horri lotutako kontu gutxi iristen dira EAEko Justizia Auzitegi Nagusira.

 

Auzitegi horrentzat, arazo bat da, honako honengatik:

  • Epai gutxi ematen ditu.


Herritarrentzat, arazo bat da, honako honengatik:

  • Aukera gutxiago dute beren ustez Euskal Zuzenbide Zibilaren aurka egiten
    duten erabakien aurka egiteko.
  • Segurtasun gutxiago dute arlo juridikoan, Zuzenbide hori aplikatzeko.

 

#Casación
Eztabaida
2019.eko maiatzak 08 - 2019.eko ekainak 08
0 boto
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Arazo horien aurrean, 2 gauza egin daitezke:

  • Ezer ez egin eta Prozedura Zibilaren Legeak dioena aplikatu.
    Egoerak ez luke hobera egingo.
  • Lege berri bat egin Euskal Zuzenbide Zibilaren premiei erantzuteko.
    Beste erkidego batzuetan jada egin dute hori; besteak beste, Katalunian,
    Galizian edo Aragoin.

Zer lortu nahi da Euskal Kasazio Zibilari buruzko Lege batekin?

  • Kasazio-errekurtso bat aurkezteko derrigorrezkoa ez izatea zenbateko
    ekonomiko handi bat jokoan egotea.
  • Aztertu behar den gaiaren inguruko jurisprudentziarik ez dagoenean, edo
    aurreko auzitegiek emandako erabakiak aurkakoak direnean, Auzitegi Gorenera
    jo ahal izatea.
  • Justizia Auzitegi Nagusian kasazio zibilera hel daitezkeen errekurtsoen
    kopuruak gora egitea.

 

Kontsulta publikoaren fasea:

Zure laguntza behar dugu etorkizuneko Lege horren proposamena hobetzeko.

 

Zure iritziak asko axola digu eta ezagutu egin nahi dugu:

  • Ados zaude Euskal Kasazio Zibilari buruzko lege-proiektu honen bidez lortu nahi
    denarekin?
  • Kontuan hartu beharko litzatekeen gai edo ikuspegiren bat falta da zure ustez?
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ondorioak
2019.eko ekainak 09 - 2019.eko irailak 04
Euskal Kasazio Zibilari buruzko Legearen Aurreproiektua. Fasea: Kontsulta publikoa. ONDORIOAK