(ebaluazioan)
Gobernuaren proposamenak Enplegua eta Gizarte Politikak

Eusko Jaurlaritzak Agenda Nagusi jarriko du martxan, adinekoek zer arazo dituzten aztertzeko

Parte hartze 1
Eu
Aurkezpena
2019.eko ekainak 03 - 2019.eko ekainak 18

Eusko Jaurlaritzak Agenda Nagusi jarri nahi du martxan.

Agenda Nagusi proiektuaren bidez, adinekoak

eta Eusko Jaurlaritza elkarlanean arituko dira helburu hauek lortzeko:

  • adinekoek gehien kezkatzen dituzten arazoak

    zein diren jakinaraztea.

  • erabaki onenak hartzea.

 

Agenda Nagusi, hain zuzen, Pertsona Nagusientzako Gobernantzarako

2019, 2020, 2021 eta 2022ko Euskal Estrategiaren barruan dago.

 

Estrategia horrekin, Eusko Jaurlaritzak helburu hauek lortu nahi ditu:

  • adinekoek gizartean parte hartzea

    eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.

  • Eusko Jaurlaritzak proiektuak

    modu eraginkorragoan martxan jarri ahal izatea.

  • administrazio publikoaren baliabideak erabiltzeko

    beste modu bat sustatzea.

 

 

#AgendaNagusi
Eztabaida
2019.eko ekainak 18 - 2019.eko azaroak 29
100 %alde
Boto 1 (1/0)

Agenda Nagusin aztertuko den lehenengo gaia

Zaintzaile ez-profesionalak babesteko

2020, 2021, 2022, 2023 eta 2024ko Euskal Estrategia da.

 

Eusko Jaurlaritzak herritar guztiek parte hartzea nahi du.

Parte hartzeko, hauek antolatu dira:

 

- Herritar guztiei irekitako 3 topaketa:

Topaketa hauek Age Café deitzen dira.

Lehenengo topaketa ekainaren 3an egin zen, Getxon.

Beste bi topaketak Donostian eta Gasteizen egingo dira.

 

- 10 foro, gai jakin batzuei buruz hitz egiteko.

Hauek izango dira parte-hartzaileak:

  • zaintzaileak

  • zaintza jasotzen duten pertsonak

  • gai honetan adituak diren profesionalak eta erakundeak.

 

Herritarrek ere iritzia eman ahal izango dute Interneteko webgune hauetan:

 

Parte hartzen hasteko, galdera hauei erantzun diezaiekezu:

Beste pertsona batek zu zaintzea behar baduzu,

gaixo zaudelako, adindua zarelako

edo gerora sortutako desgaitasuna edo desgaitasun graduala duzulako:

  • Nola nahiko zenuke zu zaintzea?

  • Non?

  • Nork nahiko zenuke zu zaintzea?

  • Zein izango litzateke zure kezka nagusia?

 

Zaintzaile ez-profesionalak babesteko Euskal Estrategiari buruzko txostena

 

Herritar guztien iritzia jaso ondoren,

Eusko Jaurlaritzak txosten bat egingo du.

Txosteneko iritziak aintzat hartuko dira

Zaintzaile ez-profesionalak babesteko

Euskal Estrategia egiteko.

 

Estrategia hau egunero-egunero

mendekotasuna edo desgaitasunen bat duten senideak edo lagunak

zaintzen dituzten eta alor honetan profesionalak ez diren

pertsona guztientzat da.

 

Informazio gehiago:

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/debates/1227?stage=discussion

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz