(ebaluazioan)
Gobernuaren proposamenak Osasuna

Euskadiko Osasun Publikoaren Legea. Lege-aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa.

Eu
Aurkezpena
2019.eko urriak 07 - 2019.eko azaroak 07

Eusko Jaurlaritzak Osasun Publikoaren Legea egin nahi du.

 

Osasun Sailak ekingo dio

lege-aurreproiektua egiteko lanari.

 

Administrazio Prozedura Erkidearen Legean jartzen du

lege berri bat egin baino lehenago

jendartean galdetu beharra dagoela, iritzia eman dezaten

lege horrek arautu behar dituen gaiei buruz.

 

Legearen eraginpean diren erakundeek, entitateek eta pertsonek

20 egun baliodun dauzkate iritzia emateko edo iradokizunak egiteko.

 

 

#LeydeSaluddeEuskadi
Eztabaida
2019.eko urriak 07 - 2019.eko urriak 28
0 boto

Aurretiazko kontsulta publikoaren fasean:

Kontsulta-gai hauek jorratuko dira:

  • Zer arazo konpondu nahi dira lege honen bidez?

Legeak Euskadiko osasun publikoaren sistema antolatu nahi du,
osasun publikoarekin zerikusia duen guztiaren inguruan
gaur egun diren beharrei erantzuteko, eta, hartara,
osasuna, ongizatea eta jendartearen bizi-kalitatea hobetzeko.

  • Momentu honetan zergatik da beharrezkoa lege hau?
Orain, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea daukagu, 1997koa.

Lege berriak herritarren eskubideez hitz egin behar du, jaso ditzaketen
laguntzei buruz, eta osasun publikoaren arloan administrazioek egiten
dutenaz.

Osasuna, euskal arlo publiko guztiak izan behar du kontuan bere
jardunean, ez osasun-arloak bakarrik.

 

  • Zer helburu ditu lege berri honek?
- Euskal erakundeek egiten dituzten politika guztiek pertsonen osasuna
kontuan hartzea, hala gomendatzen baita munduko eta Europako

- Pertsonen osasuna eta ongizatea sustatzea, komunitarioari emanez
garrantzi handiagoa; jende gehiagori eragiten dionari.

- Osasun-kontuetan administrazio publikoek lankidetzan jardutea, batez
ere udalerrien artean.

- Administrazioek egin behar dutena planifikatzeko, garatzeko eta
ebaluatzeko orduan, kontuan izatea pertsonen komunitateak, gizarte-
mugimenduak eta abar.

- Aztertzea administrazioen politikek zer-nolako eragina daukaten
pertsonen osasunean eta bizilekuetan.

- Administrazioen eta beste eragile batzuen artean taldean lan egitea,
jendearen bizimodua eta osasuna hobeak izan daitezen.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz