(ebaluazioan)
Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza

Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea. Legearen aurreproiektua.

5 parte hartze
Eu
Aurkezpena
2019.eko urriak 17 - 2019.eko urriak 17

Eusko Jaurlaritzak Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea egin nahi du.


Horregatik,  legearen aurreproiektua egiten hasiko da. 

 

Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak dio lege bat egin aurretik herritarrei

galdetu behar zaiela ea lege horrek zer gai arautzea nahi duten.

 

Zer arazo konpondu nahi dira lege horrekin?

 

2014an dagoeneko onetsi zen gai hori landu zuen beste lege bat.

Azaroaren 27ko 4/2014 Legea da.

 

Lege horren bidez Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua

sortu zen.

 

Eta Eusko Jaurlaritza osatzen ari zen Memoria Historikoarekin erlazionatutako

politikak lantzeko organo bat sortzeko ere balio izan zuen.

 

Orain, berriz, beste lege bat behar da honetarako:

  • egin beharreko ekintzak arautzeko.

Zergatik onetsi behar da lege hori une honetan?

  • Euskal gizartea, bertako gizarte-eragileak eta erakundeak ados jarri dira
    azken 20 urteetan eta diote Espainiako gerra zibilaren eta Francoren
    diktaduraren biktimak aitortu egin behar direla.
    Hori egiteko tresna izango da legea.
  • Eusko Legebiltzarrak Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen
    Institutuari txosten bat egiteko eskatu zion 2018an, memoria
    historikoari buruzko ekintzak gauzatzeko politika publikoek zer behar
    zuten jakiteko.
    Txosten horrek lege hau lantzeko balioko du.



Zer helburu ditu lege berriak?

  • Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikorako politika publikoak arautzea.
    Gerra zibilean eta diktaduran beren ideia politiko edo erlijiosoengatik jazarri
    zituzten edo indarkeria jasan zuten pertsonei edo haien familiei aitortu egin
    behar zaie egindako kaltea.
  • Gerra zibilean, diktaduran eta demokraziarako bidean zer gertatu zen jakitea
    balio demokratikoak baliarazteko modu bat da.

 

Lantzen ari garen dokumentua interesatzen bazaizu, egin klik lotura honetan:

http://www.gogora.euskadi.eus/contenidos/noticia/gogora_aurreproiektua_20190924/eu_def/LEY%20MEMORIA%20HISTORICA%20EUSK.PDF

 

#Memoria_Histórica
Eztabaida
2019.eko urriak 17 - 2019.eko azaroak 15
100 %alde
2 boto (2/0)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Gai honi buruz zer iritzi duzun jakin nahi dugu, proposamena hobetzeko.

- Ados zaude lege honen helburuekin?

- Landu beharreko zerbait falta zaiola uste duzu?

Iruzkin bat
  • Orain dela 4 egun

    En la Guerra civil no todos los no-republicanos o de izquierdas fueron franquistas y algunos fueron asesinados:como mi abuelo (concejal 1932).
    Si pensamos que ETA no debe entrar en la LMHyD, ni ésta será histórica (afortunadamente ETA ya es historia) ni democrática porque no ha de olvidarse tan nefasto periodo de violación de derechos humanos.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ondorioak
2019.eko azaroak 16 - 2019.eko abenduak 16
Eztabaidaren fase honen edukiak prestatzen ari gara. Laister egongo dira eskuragarri.