(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak eskerrak eman dizkie nazioarteko eragileei ETAren amaieran parte hartzeagatik

2018.eko maiatzak 02

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak 

prentsaurreko batean esan du

Iñigo Urkullu lehendakariak

eskerrak eman dizkiela nazioarteko eragileei azken hilabeteetan

ETAren amaiera lortzeko egin duten lanagatik.

 

Bozeramailearen esanetan, lehendakariak honako hauei eman dizkie eskerrak:

 

Lehendakariak gutun bat bidali zien talde horiei 2017ko irailean,

aditzera emateko nolakoa izan beharko litzatekeen ETAren desegitearen iragarpena:

  • Alde bakarrekoa, hau da, trukean ezer eskatzen ez duena.

  • Eraginkorra, hau da argia eta zalantzarik gabekoa.

  • Behin betikoa, hau da, jarduerara berriz ez itzultzekoa.

 

Josu Erkoreka bozeramaileak esan du

Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua etengabe ari direla hizketan

ETAren amaieraren eta etorkizuneko bizikidetzaren inguruan.

Eusko Jaurlaritzak ETAren iragarpenaren ostean

aztertuko eta erabakiko du hori guztia.

 

Aurretiazko borondateak arautzeko Dekretua

Eusko Jaurlaritzak Dekretu bat onartu du,

“Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa” arautuko duena.

 

Aurretiazko borondateak jarraibide batzuk dira,

pertsona batek uzten dituenak,

etorkizunean erabil daitezen, bere nahiak adierazteko gauza ez bada.

Familiarentzako eta osasun-arloko profesionalentzako jarraibideak dira,

eta aditzera ematen dute zer zainketa-mota

eta nola jaso nahi duen pertsona horrek.

 

Besteak beste, honako hauen inguruan hartzen dira erabakiak:

  • Bizitzaren amaierako zainketak non jaso nahi diren.

  • Organo-emaile egiteko borondatea.

  • Zer tratamendu- eta zainketa-mota jaso nahi diren eta zein baztertzen diren.

  • Ordezkari bat izendatzea, osasun-arloko profesionalekin hitz egin dezan.

 

Osasuneko sailburu Jon Darponen esanetan,

Euskadi da aurretiazko borondateen dokumentu gehien erregistratzen dituen eskualdeetako bat:

1.000 biztanletik 10ek erabaki dute dokumentu hori egitea.

 

Geroz eta jende gehiagok

erregistratu nahi ditu modu ofizialean aurretiazko borondateak,

eta Eusko Jaurlaritzaren ustez,

kopuru hori % 33ra igoko da datozen urteetan.

 

Eusko Jaurlaritzak, Dekretu honekin,

aurretiazko borondateak erregistratzeko erraztasuna eman nahi die herritarrei.

Dokumentua Osasun Zentroetan idatzi eta erregistra daiteke,

familia-medikuaren laguntzarekin.

Sailburuak esan duenez,

Euskadiko herritarrek oso gogoko dute

aurretiazko borondateak erregistratzeko modu berri hau.

 

EuroBasque elkarteak jasoko du Lagun Onari saria



Gobernuak Lagun Onari saria emango dio “EuroBasque

-Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua” elkarteari.

Elkarteak euskal kultura, historia eta ekonomia

Europan zehar zabaltzeko egiten duen lanagatik jasoko du saria.

 

EuroBasque irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da,

duela 70 urte sortua

eta erakunde desberdinetako 110 kidez osatua.

Erakunde horiek arlo desberdinetan lan egiten dute:

ekonomia, politika, gizartea...

 

Hauek dira elkartearen helburuetako batzuk:

  • Euskadiren eta beste herri, eskualde eta herrialde batzuen arteko harremanak sustatzea.

  • Aniztasuna errespetatuko duen Europa batu baten beharra defendatzea.

  • Europako hauteskunde eta erakundeetan herritar gehiagok parte har dezaten lortzea.

 

Iñigo Urkullu lehendakariak maiatzaren 9an,

hots, Europaren egunean, emango dio saria EuroBasque elkarteari.

 

Gizarte Zerbitzuen Funtsak 14 milioi euro jasoko ditu

Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiek

eta EUDELek 14 milioi euro emango dizkiote Gizarte Zerbitzuen Funtsari.


Diru hori da, hain zuzen ere,

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren proiektuak bultzatzeko

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

 

2018an, Eusko Jaurlaritzak eta 3 foru-aldundiek

20 milioi euro emango dizkiote Funtsari,

eta Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoak ezarriko du

nola banatu behar den diru hori.

Organo horrek txosten bat bidaliko dio Finantzen Euskal Kontseiluari,

6 hilero finantzatzen diren proiektuei buruzkoa.

 

Doktoretza Aurreko Programaren beste edizio bat


Gobernu Kontseiluak Doktoretza Aurreko Programaren beste edizio bat onartu du,

2018-2019 ikasturterako.

Doktoretza Aurreko Programa prestakuntza-programa bat da,

oraindik doktoretzarik ez daukaten ikertzaileentzat.

 

Programak lau urtera arteko iraupena izan dezake Ikerketa eta Garapenean (I+G)

esperientzia duten unibertsitate eta erakundeetan,

izan Euskadikoak, Espainiakoak zein beste herrialde batzuetakoak.

 

Eusko Jaurlaritzak 8,5 milioi euro inbertituko ditu

ikerketa zientifikoan lan egiteko gaitasun

eta trebetasunak eskuratu nahi dituzten ikertzaileen prestakuntza sustatzeko.

 

Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan,

laguntza hauekin doktoretza aurreko kontratuak egingo dira;

ikerketa egiten den zentroarekin formalizatuko dira,

eta urtebeteko iraupena izango dute.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau