(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Lehendakariaren Adierazpena

2018.eko maiatzak 04

Hau esan du Iñigo Urkullu lehendakariak:

 

POZA, MEMORIA, ITXAROPENA, ILUSIOA ETA KONPROMISOA

POZA

Lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritzak

urte luzez exijitu duela ETA desegitea

eta hori itxaroten egon dela.

Gaur, ETA ez da, jada, mehatxu bat,

eta herritarren kezka izateari utzi dio.

Ez du jada indarkeria erabiliko Euskal Herriaren izenean.

 

Eusko Jaurlaritza lanean jardun da ETAren amaiera hau aldebakarrekoa,

eraginkorra eta behin betikoa izan dadin.

Gertakari historiko positibo baten aurrean gaude.

Denbora gehiegi kosta izan da, baina, azkenean,

bakeak irabazi egin dio indarkeriari.

 

Iñigo Urkullu lehendakariak esan du

berak ere sentitzen dituela gizartearen gehiengoak sentitzen duen lasaitasuna eta poztasuna.

 

MEMORIA

Lehendakariaren esanetan,

ETA ez da, jada, mehatxu bat, baina oroitzapen triste bat izango da.

Gizartearen memorian dago egindako min bidegabea.

 

ETAk ez du adierazi biktima guztiei zuzendutako errektifikazio-hitz bat bera ere

bere azken adierazpenean.

Baina gizarteak eta erakundeek egingo dugu hori:

indarkeria eta giza eskubideen urraketa giza akatsa,

akats politikoa eta demokratikoa da.

Iñigo Urkulluk esan du gizarteak ez duela berriz sekula halakorik nozitu nahi.

 

Iñigo Urkullurentzat, sekula ez zen izan behar ETAren biktimarik.

Biktimak dira gizartearen,

erakundeen politikaren eta giza eskubideen arrakasta demokratiko honen protagonistak.

 

ITXAROPENA

 

Iñigo Urkullurentzat, itxaropena izan zen une okerrenetan ekitera eraman zituena.

Orain ekitera bultzatzen dituena bizkidetzaren itxaropena da,

bizikidetza integratu eta integratzaile,

zuzen eta memoriadun baten itxaropena.

 

Ezinbestekoa da bakearen alde lanean jardun diren hainbat eta hainbat pertsonen,

gizarte-entitateen,

alderdi politikoen

eta erakundeen ahalegina gogoratzea.

Unerik txarrenetan lan egin behar izan zuten bakearen alde.

Itxaropena zeukaten, itxaropenik ez zegoenean.

 

Lehendakariak esan du pertsona horiek

errekonozimendu berezi bat merezi dutela gaur.

Gaur, honaino iritsi bagara,

beraien itxaropen eta pertseberantziarengatik izan da.

Pertsona horiek guztiak memoriaren parte dira.

Iñigo Urkulluk eskerrak eman dizkie.

 

ILUSIOA

Eusko Jaurlaritzarentzat, hunkigarria da oso

Euskadiko gazteekin partekatu ahal izatea

pertsona nagusiek amesten eta beharrezkotzat jotzen zutena:

bakean bizitzea.

Nagusien amets hori errealitate bihurtzen ari da.

Iñigo Urkulluk adierazi du hunkituta eta ilusioz beteta daudela,

belaunaldi berriek aukera izango dutelako

giza eskubideekin konprometituta dagoen gizarte ireki batean bizitzeko.

KONPROMISOA

Lehendakariak esan du proiektu bat izan dutela: bakea.

Eta, orain, lanean jarraitzeko helburu bat daukatela: bizikidetza.

 

Iñigo Urkulluk adierazi du konpromiso eta proposamen batzuk aurkeztuko dituztela.

Etorkizunerako eta itxaropenerako proiektu bat da,

helburu bat duena: gizartea elkartzea.

 

Garrantzi handiko zerbait amaitu da gaur.

Baina Eusko Jaurlaritza ez da hor geldituko.

Lanean jarraituko dute bizikidetza normalizatu baten alde,

errealitate hobe batean orain.

Bideak aurrera darrai.

 

Hau adierazi du Nafarroako Foru Komunitateko Presidente Uxue Barkosek:

 

Uxue Barkos presidenteak esan du

ETAren adierazpena

indarkeriaz eta minez betetako historiaren zati baten amaiera dela,

gizarteari bakean elkarbizitzen utzi ez dion historiaren zati baten amaiera.

Baita ere esan du erakundeek lan egin nahi dutela indarkeriarik gabeko etapa berri bati hasiera emateko.

 

Gizarteak eta erakundeek aspalditik eskatu diote ETAri desegiteko.

ETAren indarkeriak eta jokabideak

min handia egin die pertsona eta familia askori.

Presidenteak, halaber, esan du ETAk ez zuela inoiz existitu behar,

ideia edo proiektu bat ezin delako defendatu armekin

edo indarkeriarekin beste pertsona batzuei erasota.

 

Behin ETAk indarkeria alde batera utzita,

armak entregatuta eta, orain, deseginda,

etapa berri bati ekingo diogu,

iraganaren memoria kritiko bat sortzeko

eta aitortzeko indarkeria erabiltzea ez dela izan bide zuzena.

 

Uxue Barkos presidenteak esan du memoriak iragana eta etorkizuna batzen dituela,

gertatutakoa oroitzeko,

ez ahazteko eta indarkeria ez justifikatzeko.

 

Memoria garrantzitsua da gazteenei bakearen kultura bat transmititzeko,

biktimak ez ahazteko,

gertatu den guztia ez ahazteko,

indarkeriarik gabeko gizarte batean bizitzeko

eta etorkizun hobea izateko.

 

Memoria beharrezkoa da,

baita ere, bakean elkarbizitzeko, gizarte demokratiko eta zuzenago batean,

biktimei egindako kaltea erreparatu ahal izateko.

 

Memoriak dibertsoa izan behar du,

eta giza eskubideak izan behar ditu oinarri.

Horrek laguntzen baitu pertsonak bakean eta askatasunean bizi daitezen.

Espetxe-politiken egoerak ere aldatu egin behar du.

 

Presidenteak esan du tristea dela

ETAk bere azken adierazpenean errekonozitu ez izana

biktima guztiei egin dien kaltea

eta analizatu ez izana bere indarkeriaren eragina..


Baina presidenteak uste du garrantzitsua dela adierazpen hori gizartearentzat,

etapa berri baten hasiera baita:

ETA behin betiko desegin da.

Memoria zuzen eta egiazkoak

etorkizunerako itxaropen bihurtu behar du iraganeko mina eta tristura.

 

Nafarroako Foru Komunitateko Presidenteak berriz azpimarratu du

berak eta bere Gobernuak bizikidetzaren alde egiteko duten konpromisoa.

 

Baita ere adierazi du

ilusio eta itxaropen handiarekin sustatuko dituztela politika publikoak,

helburu hauek betetzeko:

  • Biktimen mina aitortzea eta erreparatzea.

  • Biktimek egiarako eta justiziarako eskubidea izatea.

  • Gazteenei kultura bat transmititzea, bakean, elkarbizitzan eta giza eskubideekiko errespetuan oinarritua.

 

Gertaera hain triste hori ez zelako sekula ere gertatu behar eta lan egin behar delako berriro gerta ez dadin.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau