(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

ETAren amaiera hainbat lekutan eztabaida daiteke, ez bakarrik terrorismoaren aurkako itunean.

2018.eko maiatzak 08

ETAren amaiera hainbat lekutan eztabaida daiteke, ez bakarrik terrorismoaren aurkako itunean.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea da.

Gaur, Eusko Jaurlaritzaren jarrera zein den azaldu du,

ETAren amaierari buruz eta

terrorismoaren aurkako itunari buruz.

Itun horretan alderdi politikoek baino ez dute parte hartzen;

beraz, Eusko Jaurlaritzak, gobernu bezala,

hor ez dauka ezer esateko.

Baina bai uste du ETAren amaiera beste hainbat lekutan eztabaida daitekeela.

ETA desagertu denez,

Erkorekak esan du

orain dela garaia alderdi politiko guztiek ados jar daitezen honelako gaietan:


Autogobernuaren ponentzia

Bihar egingo da Eusko Legebiltzarrean Autogobernuari buruzko ponentziaren bilera.

Erkorekak esan du alderdien artean

iritzi ezberdinak daudela gai honen inguruan ados jartzeko,

baina ez duela pesimista izan nahi

eta konfiantza duela proposamena onartuko dutela.

Zaila dela uste du, baina badagoela denbora

eta akordioa posible bada, iritsiko dela.


Pentsiodunak

Pentsioak igotzeko eskatuz azkenaldian mobilizatzen ari diren pentsiodunek

hurrengo manifestaziora joateko eskatu diote lehendakariari.

Eusko Jaurlaritza ez dela manifestazioetara joaten

azaldu du Erkorekak.

Jaurlaritzaren lana pertsonen bizi-baldintzak hobetzea dela

proposamen politikoak eginez.

Euskal Autonomia Erkidegoko politikei esker,

pentsiodunek gutxieneko diru-sarrerak dituzte.


Memoria historikoa

Eusko Jaurlaritzak laguntzak onartu ditu Memoria Historikoa berreskuratzen

eta ikur frankistak kentzen lan egin dutenentzat.

Francoren diktaduraren eta Espainiako Gerra Zibilaren biktimak

oroitzen eta ohoratzen lagunduko dituzten ekintzak babestea nahi da.

Adibidez:

  • garai horretako pertsonak edo gertaerak omentzeko ekintzak.

  • ikerketa-lanak, gai hauei buruzkoak:
    errepresioa, erbestealdia edo demokraziaren urraketa.

  • gai horiek jorratzen dituzten jardunaldiak, erakusketak, bideoak, argitalpenak.

 

Turismoa

Eusko Jaurlaritzak laguntzak emango ditu

Euskadik helmuga turistiko bezala duen posizioa hobetzen jarraitzeko.

2 milioi euro baino gehiago banatuko ditu

mi motatako laguntzetan:

  • 1,3 milioi  udalerrientzat,

    turistentzat erakargarriago bihurtzeko gauzak egiten dituzten udalerrientzat, alegia.

    Eta batez ere, “Kalitateko jardunbide egokiak turismo-helmugetan” programan parte hartu,

    eta IKTak eta Europako Ekoetiketa erabiltzen dituztenentzat.

  • 900 mila euro herrien garapenerako turismo-negozio berriak sortzen laguntzeko
    eta turismo jasangarria eta eskuragarria egiten laguntzeko.

 

Arrantza

Eusko Jaurlaritzak laguntzak onartu ditu baserrietako,

basoetako eta itsasoko lanak modernizatzeko.

1,5 milioi euro baino gehiago emango ditu

lan-sektore horiek hobetzeko ikerketa-proiektuetarako,

helburu hauek lortzeko:

 

 

Etengabeko prestakuntza funtzionarioentzat

Eusko Jaurlaritzak laguntzak onartu ditu

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoan lan egiten duten pertsonek

prestakuntzako ikastaroak egin ditzaten.

Laguntza horietarako 750 mila euro emango ditu.

Prestakuntza IVAPek (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea) antolatuko du.

Foru Administrazioko (aldundiak) eta Euskal Herriko Unibertsitateko 15.000 langile baino gehiagok

jasoko dute prestakuntza.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau