(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariaren ustez, EuroBasque-k asko lagundu dio Europari bere Herrien aniztasuna errespetatzen

2018.eko maiatzak 09

Maiatzaren 9an, Europaren Eguna ospatzen da.

Lehendakariak EuroBasque-ri eman dio Lagun Onari saria.

EuroBasque Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua da.

Sari horrekin, aitortu nahi da EuroBasque-k egiten duen lana,

Euskadiko balio demokratikoak, historia, ekonomia

eta kultura Europan zabaltzen.

EuroBasque duela 70 urte sortutako elkarte bat da,

eta Nazioarteko Europar Mugimenduaren barruan dago.

110 kide edo entitate baino gehiago ditu:

udal, unibertsitate, elkarte kultural sindikatuen ordezkariak, adituak, Europako politikariak,...

EuroBasque-k helburu hauekin lan egiten du:

  • Harremanak sortzea, Euskadiren eta Europako beste herri
    eta eskualde batzuen artean.

  • Laguntzea gizarteak ikus dezan Europa bateratu baten beharra.

  • Balio demokratikoei eustea, Europar Batasunaren eraikuntzan.

  • Herritarrak Europako hauteskundeetan parte hartzera bultzatzea.

Iñigo Urkulluk, hau adierazi du Lagun Onari saria ematerakoan:

  • Lan hori egiten dutenek ondo merezita daukatela saria.

    Izan ere, Euskadi, herri txiki bat den arren, oso presente dago Europan,

    herrien Europa bateratu batean.

  • Europako proiektua eraikitzen jarraitzen dugula,

    eta ematen duela hobetu daitekeela,

    azken 10 urteetan gauza negatiboak gertatu badira ere.

  • 1948an, Europako proiektua eraikitzen hasi zenean,

    zeuden balioak berreskuratu behar direla;

    besteak beste, oinarrizko eskubideak errespetatzea eta aurrera egitea,

    demokraziarantz eta gizarte-aurrerabiderantz.

  • Europako nazioek batasun ekonomiko eta politiko bat sortu behar dutela,

    balio horiek bermatzeko.

Lagun Onari saria jaso duten pertsonak edo entitateak dira,

hain zuzen ere, Euskadi eta bere historia, kultura eta ekonomia

kanpoan ezagutarazten lan egin dutenak.

Ez dute zertan izan Euskadiko pertsonak edo entitateak;

aitzitik, beren lana aitortua izan daiteke “euskal herritarren lagun” izateagatik.

Lagun Onari saria eman zaie honako hauei guztiei:

  • Estatuak: Frantziako Errepublika, Nevada eta Idahoko estatuak (Estatu Batuak),

    Mexikoko Estatu Batuak, Argentinako Errepublika.

  • Presidenteak: Vaclav Havel, (Txekiar Errepublika); Francesco Cossiga, (Italia),

    Eduardo Frei, (Txile); Julio Mª Sanguinetti (Uruguai)

  • Irakasleak eta ikertzaileak: William A. Douglas, Selma Huxley Barkham.

  • Enpresariak: José Ignacio Sánchez.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau