(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritza pozik dago Kataluniak president berria duelako etapa berri bati ekiteko (Gobernu Kontseilua)

2018.eko maiatzak 15

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea da.

Bozeramaileak prentsaurrekoan adierazi duenez,

Iñigo Urkullu lehendakariak Quim Torra,

Kataluniako president berriarekin hitz egin du.


Quim Torra zoriondu du lehendakariak eta

Kataluniak etapa berri bat ekingo dion itxaropena duela adierazi dio,

lortuko dutela Espainiako gobernuaren eta

Kataluniako gobernuaren arteko akordio politikoa.

 

Eusko Jaurlaritzak berreskuratu egin nahi du

Jaurlaritzaren eta Kataluniako gobernuaren arteko lehengo lankidetza,

Espainiako gobernuak Konstituzioaren 155. artikulua

aplikatu aurretik zegoena.

 

Bozeramaileak esandakoaren arabera,

Kataluniako gobernua osatu ondoren,

155. artikulua ez zela aplikatuko uste zuen Eusko Jaurlaritzak.


Horrez gain, Eusko Jaurlaritza ez dago ados egoera horri buruz

beste alderdi politiko batzuk, batez ere Ciudadanosek, esandakoarekin.

 

Eusko Jaurlaritzaren ustez,

Kataluniak president berria eta gobernua ditu,

hori da garrantzitsua,

eta orain hitz egiteko eta akordio bat lortzeko garaia iritsi da.

 

Gainera, Gobernu Kontseiluan hurrengo gaiak tratatu ziren:

1) Gasteizen jokatuko da saskibaloiko Euroligaren 2019ko Final Four delakoa

 

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza-politikako sailburua da.

Sailburuak adierazi du Gasteizen jokatuko dela

saskibaloiko Euroligaren 2019ko Final Four.

 

Hiriaren hautagaitza aurkezteko,

Eusko Jaurlaritza Arabako Foru Aldundiarekin eta

Gasteizko Udalarekin aritu da lankidetzan.


Sailburuaren esanetan, berri oso garrantzitsua da

Gasteizentzat eta Euskadirentzat ere,

kirol-ekitaldi oso inportantea delako.

Finala, besteak beste, hiri hauetan jokatu da aurretik:

Belgrad, Istanbul, Berlin, Milan,

London, Bartzelona, Paris edo Pragan.

 

Bingen Zupiriak adierazi duenez, dena ondo irten dadin,

gizarte guztiak, herritarrak, enpresak eta elkarteak

elkarrekin lan egin behar dute.


Eta gaineratu du aukera bat dela, horrelako ekitaldiek dirua ekartzen dutelako hirira,

eta aukera bat dela Euskadiren irudia zabaltzeko,

herrialde ireki eta kirol-zale gisa, betiere errespetua oinarri hartuta.

 

Bilbon prezioekin geratu berri dena,

Gasteizen errepikatuko ez delakoan dago Eusko Jaurlaritza.

Errugbiaren 2018 finala jokatu da Bilbon.


Finala jokatu den egunetan Bilboko zenbait hotelek

igo egin dituzte logelen prezioak.

Hori dela eta, sailburuak deia egin du

herritarrak, enpresak, erakundeak eta hotelak elkarlanean aritu daitezen,

horrelako ekitaldiak aukera bat izan daitezen denontzat,

bai orain, bai etorkizunean ere.

 

2) Eusko Jaurlaritzak hezkuntza berezia sustatuko du 2018-2019 ikasturtean.

 

Jaurlaritzak 32,3 milioi euro gastatuko ditu hezkuntza berezia sustatzeko Euskal Autonomia

Erkidegoan datorren ikasturtean.

 

Josu Erkoreka bozeramaileak adierazi du diru horrekin

profesionalak kontratatuko direla hezkuntza-premia bereziak dituzten

itunpeko ikastetxeetako ikasleentzat,

Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan.

 

Horrela, ikasleek gela ireki berezietan ikasi ahal izango dute.

 

2017-2018 ikasturte honetan, Eusko Jaurlaritzak martxan jarri ditu:

Hezkuntza bereziko 457 gela ireki.

  • 75 errefortzu-proiektu espezifiko.

  • Ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko 48 programa.

 

Proiektu eta programa horietan hezkuntza 123 profesional ari dira lanean.

 

Pedagogia Terapeutikoko 458 profesional kontratatu dira

eta 5.392 ikasleri lagundu die.

 

3) Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Arkitektura Garaikidearen Institutua sortuko dute

 

Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak

Arkitektura Garaikidearen Institutua sortuko dute Donostian.


Donostiako Alde Zaharrean egongo da, Santa Teresa komentuan.


Balio historiko handiko komentua da

eta 2004. urtean birgaitu zuten.


Institutuak 1.400 metro koadro ditu eta hiru solairu.

Arkitektura, hiria eta hiri baten inguruneari buruz

gogoeta egin eta eztabaidatzeko lekua izango da.

 

Josu Erkoreka bozeramailearen hitzetan,

nazioarteko erreferentzia-zentroa izatea nahi dute

eta 2 helburu izango ditu:

  • euskal arkitektura garaikidea hedatzea eta sustatzea.

  • arkitekturaren inguruko jarduerak antolatzeko espazio bat eskaintzea.

 

Arkitektura Garaikidearen Institutua

MUGAK - Euskadiko Arkitekturaren Nazioarteko Biurtekoaren

egoitza ere izango da.

 

4) Lankidetza-hitzarmena Arkitekturako Goi Eskolarekin

Eusko Jaurlaritzak eta Arkitekturako Goi Eskolak

lankidetza-hitzarmena sinatu dute

arkitektura eta hirigintza zabaltzeko eta sustatzeko Euskadin.

 

Hitzarmen honek, era berean, I+g+b

bultzatuko du ingurumena errespetatzen duten

sistemetan eta eraikuntza-materialetan.

Jaurlaritzak adierazi du material horiek erabiliko dituela

etxebizitza berriak eraikitzeko edota birgaitzeko.

 

Eusko Jaurlaritzak 720 milioi euro emango ditu

Giza Garapen Jasangarria bultzatzeko.


Ingurunea eta garraioa kontuan dituzten

gizarte premiei, familia- eta bizikidetza-eredu berriei

egokitutako espazio irisgarriak diseinatzeko ereduak bilatu nahi dira.

 

5) Euskadiko Elikagaien Erregistroa sortzea onartu du Eusko Jaurlaritzak.

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Elikadura Establezimenduen Erregistroa sortuko du.

Horrez gain, elikagaien enpresak eta saltokiak irekitzen direnean,

derrigorrezko osasun-baimena lortzeko prozesuak ere arautuko ditu.

 

Elikagaien enpresen eta saltokien jarduera kontrolatzeko

modu berri honekin, Eusko Jaurlaritzak osasun publikoa

eta pertsonen eskubideak babestu nahi ditu.

 

Elikagaiak edo elikagaiekin kontaktuan dauden materialak

saltzen dituzten saltokiek erregistro berri horretan

inskribatu beharko dira.

 

Erregistroan inskribatu beharko dira

elikagaiak produzitu, eraldatu, prestatu, ontziratu, biltegiratu,

banatu, garraiatu eta inportatu nahi dituzten saltoki guztiak.

 

Europako arauetara dago egokitua Erregistroa hori.


Erregistro berriarekin lortuko dena:

  • Inskripzioa behin bakarrik egitea:
    elikagaien saltokiak baldintzak mantentzen dituen bitartean.

  • Saltokiek egin beharreko administrazio-izapideak erraztea.

  • Publizitatea kontrolatzea eta Erregistroko datuak babestea elikagaien segurtasuna hobetzeko.

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau