(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Jaurlaritzak INDARTU 2018 programa babestu du langabezia-tasa altuena duten udalerrietako enpresei laguntzeko. (Gobernu Kontseilua) (Gobernu Kontseilua)

2018.eko maiatzak 22

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan ere bildu da

eta zenbait erabaki hartu ditu.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak

eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantza Tapiak,

Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.

 

Arantxa Tapiak INDARTU 2018 programari Eusko Jaurlaritzak

emango dion diruaz hitz egin du: 8 milioi euro.

Laguntza horiek Bizkaiko Ezkerraldeko eta

Gipuzkoako Oiartzualdeko enpresentzat izango dira.

Diru-laguntza horiek inbertitua, enpresei eta, oro har,

inguruko ekonomiari, lehiakorragoak izaten lagundu nahi zaie.

INDARTU programarekin langabezia-tasa altuenak

dituzten udalerriei ere lagundu nahi zaie.

 

Josu Erkorekak, bere aldetik, Gobernu Kontseiluak

jorratutako beste gai batzuk aipatu ditu:

 

  • Laguntzak garapenerako lankidetza arloko proiektuetarako: 35,5 milioi euro.

    Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak 300 proiektu

    babesten ditu mundu osoan.
  • Itunpeko LHko (Lanbide Heziketa) ikastetxeetako irakasleen prestakuntzarako

    laguntzak: 1,8 milioi euro.

    Irakasle horiek liberatu ahal izango dira

    prestakuntza jasotzeko 2018-2019 ikasturtean.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau