(ebaluazioan)
Berriak Ogasuna eta Ekonomia
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkarteak enplegu-zentro berezietan lankidetzan jarduteko bide berriak aztertu dituzte

2018.eko maiatzak 28

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua da.

Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomiako sailburua da.

Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkarteak (EHLABE)

desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko

egiten du lan.

 

Beatriz Artolazabal eta Pedro Azpiazu

 EHLABEren ordezkariekin bildu dira Lantegi Batuak erakundearen egoitzan, Bizkaian.

Bileran, enpresa horiek egiten duten lana aztertu dute

eta lankidetzan jarduteko modu berriak proposatu dituzte.

 

Bileran egon dira, era berean:

  • Txema Franco, EHLABEren lehendakaria
  • Pablo Moratalla, EHLABEren koordinatzailea
  • Marcos Muro, Enplegu eta Gazteriako sailburuordea
  • Itziar Agirre, Ogasuneko sailburuordea
  • Amaia Arteaga, Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria
  • Borja Belandia, Lanbideko zuzendaria
  • David Alvarez Ondare eta Kontratazioko zuzendaria

 

Iaz geroztik, Lege berri bat dago indarrean

eta horren arabera, administrazio publikoek nahitaez gorde behar dute

kontratuen gutxieneko kopuru

bat enplegu-zentro berezi eta laneratzeko enpresentzat

eta hori betetzen dela egiaztatu behar dute.

 

Pedro Azpiazuk adierazi du Eusko Jaurlaritzak

martxoan onetsi zuela erreserbatutako kontratuak egitea.

Erabaki honi esker, Eusko Jaurlaritzak eta bere enpresa publikoek zerbitzu gehiago kontratatzen

dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko laneratze-enpresekin eta enplegu-zentro bereziekin.

 

Euskal Autonomia Erkidegoan 82.400 dira desgaitasuna duten pertsonak.

Pertsona horiek 16 eta 64 urte bitartean dituzte.

 

Euskal Autonomia Erkidegoan Estatuko 76 enplegu-zentro daude.

Enplegu-zentro horietan,

desgaitasuna duten 8.629 pertsona daude.

  • Araban 17 zentro daude eta 1.028 pertsona lanean
  • Gipuzkoan 19 zentro daude eta026 pertsona lanean
  • Bizkaian 40 zentro daude eta 3.575 pertsona lanean

 

Datu horiek Desgaitasunaren

eta Lan Merkatuaren

Espainiako Behatokiaren 2017ko txostenekoak dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau