(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak RENFEren bi linea kudeatuko ditu. (Gobernu Kontseilua)

2018.eko maiatzak 29

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea eta

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua da.

Bozeramaileak adierazi duenez, Euskal Autonomia Erkidegotik

igarotzen diren 2 trenbide-linearen kudeaketa

Eusko Jaurlaritzaren eskuetan utziko du Espainiako Gobernuak.

 

Hauek dira trenbide-lineak:

  • Alonsotegi eta Barakaldo artekoa
  • Bilbo eta Basauri artekoa

 

Eusko Jaurlaritzak errekerimendua

egin zion gai horren inguruan Espainiako Gobernuari.

Hilabete eta erdira, Espainiako Gobernuak

trenbide-linea horien kudeaketa ematea erabaki du.

Horrela, errekerimenduari neurri batean

erantzuten zaiola uste du Jaurlaritzak.

 

Ikerketa sustatzeko zenbait programa onartu ditu Eusko Jaurlaritzak

Josu Erkoreka bozeramaileak adierazi du

Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana-ren barruan

ikerketa sustatzeko zenbait programa onartu dituela Eusko Jaurlaritzak.

Hona hemen programa garrantzitsuenak:

 

Osasun-ikerketako institutuak: Biocruces, Bioaraba eta Biodonostia

Eusko Jaurlaritzak 734.000 euro emango dizkie institutu horiei,

teknologia sanitarioak funtzionatzen duela eta

EAEko osasun-sisteman erabil daitekeela erakusteko.

 

Ikertzaileentzako programa

Eusko Jaurlaritzak 2,7milioi emango ditu programa horretarako.

Programa hori doktoratu berri diren

ikertzaileentzat da.

Programan parte hartzen duten pertsonek

beste herrialde batzuetan egin ditzakete ikerketak

eta, itzultzerakoan, Ikerkuntza, Garapen eta Berrikuntzako

ezagutza berriak ekarri.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau