(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernu Irekirako Aliantzaren Foro Erregularra eratu da

2018.eko maiatzak 30

Maiatzaren 29an eratu zen Gobernu Irekirako Aliantzaren

Foro Erregularra.

Foro horretan eratuko da Gobernu Irekirako

Eusko Jaurlaritzaren Ekintza Plana 2018., 2019. eta 2020. urteetarako.

 

Erakunde hauek egon dira bileran:

  • Eusko Jaurlaritza
  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru-aldundiak
  • Bilbo, Donostia eta Vitoria-Gasteizko udalak

 

Herritarrak ordezkatzen dituzten bestelako entitateak eta pertsonak ere egon dira:

  • Mestiza elkartea
  • Bilboko Emakume Kontseilua
  • Euskadiko Gazteriaren Kontseilua
  • Sareen Sarea
  • Gasteiz udalerriko kontzejuak
  • Osoigo plataforma
  • Alberto Ortiz de Zarate, gobernu irekiaren arloko profesional gisa

 

EUDEL ezin izan da bertaratu,

baina Foro Erregularreko partaide izango da.

 

Foro Erregularrak bere gobernantza-eredua onartu du.

Gobernu Irekirako Aliantzaren printzipioak jarraitzen ditu.

Bileran, erakundeek lehendik egindako lanaren inguruan

ideia berriak jarri dituzte mahai gainean herritarren ordezkariek.

 

Gai hauen inguruko erakundeen ekimenak ere aztertu dira:

  • gardentasuna; administrazioak eman dezatela jakitera
zer egiten duten, ezer ezkutatu gabe.
  • datu irekiak; informazioa mundu guztiarentzat eskuragarri.
  • kontuak ematea: administrazioek ondo bete ditzatela beren eginkizunak.
  • herritarren parte-hartzea eta lankidetza
  • zuzentasuna: zerbitzu pribatuen gainetik, zerbitzu publikoei
  •  

 lehentasuna ematen dieten balioak eta arauak.

  • kultura digitala: interneten sorkuntza eta elkartrukea bultzatzen duen informazioaren kultura.
  • kudeaketa publiko aurreratua
  • herritarrei erantzuteko zerbitzuak

 

Foro Erregularrak dokumentu bat prestatuko du konpromisoekin.

Dokumentu hori partekatu egingo da Foro irekian

eta parte hartu nahi duten elkarte eta herritarrekin.

 

Konpromisoak identifikatu ondoren,

Foro Erregularrak eta Foro irekiak

Euskadiko gobernu irekiaren 2018-2020ko ekintza plana landuko dute.

Plan hori urtero berrikusiko da.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau