(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernu Kontseiluak Urdaibain egin du bilera (Gobernu Kontseilua)

2018.eko ekainak 05

Ohikoa ez den tokian bildu da Gobernu Kontseilua

Bilera Urdaibaiko Erreserban egin da, Madariaga dorrean,

Ingurumenaren Mundu Eguna ospatzen zela eta.

Busturiako alkateak egin dio harrera lehendakariari,

eta bilera egin aurretik Madariaga Dorreko tailer berriak bisitatu dituzte.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak

eta Ingurumen sailburu Iñaki Arriolak

Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.

Hauek izan dira gaiak:

  • Euskara: Eusko Jaurlaritzak 2,7milioi ematea erabaki du
euskarari laguntzeko "Irale" eta"Euskalgintza”

  • Giza Eskubideak: Eusko Jaurlaritzak 1,2milioi ematea erabaki du programa hauetarako:
giza eskubideen eta pertsonen arteko bizikidetzaren inguruko

udal, elkarte edo entitate pribatuen proiektuetarako.
 
Biktimak ulertzeko eta laguntzeko balioko duten proiektuak izan beharko dute,

biktimak gizartera gerturatzeko.

  • Ingurumena: Ingurumena zaintzen lagunduko duten

zenbait programa onartu ditu Eusko Jaurlaritzak.

 

Programa horietako batek ingurumenarekin beste era bateko harremana izaten

lagunduko du, eskolatik eta unibertsitatetik hezten hasita.

“Jasangarritasunerako Hezkuntzako Estrategia” du izena.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau