(ebaluazioan)
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Enpleguko sailburuak hirugarren sektorean parte hartzera animatu ditu gorrak

2018.eko ekainak 07

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua da.

Sailburua BBK aretoan egon da, Bilbon

Han, egunotan bildu dira Estatu osoko gorrak.

 

Esan die mota horretako topaketak

oso garrantzitsuak direla,

gizarteak ikusten duelako beharrezkoa dela gorren inklusio soziala

eta haien ahalduntzea.

Sailburuak, gainera, gorren elkarteak animatu ditu

elkarrekin lan egitera Hirugarren Sektore Soziala delakoaren barruan.

 

Telelaguntza

 

Sailburuak BetiON zerbitzua aurkeztu du. Zerbitzu hori Eusko Jaurlaritzarena da.

Telelaguntzako zerbitzu bat da, eta lagun askok erabiltzen dute.

Adibidez: gorrek edo gaixotasun bat edo zahartzea direla-eta behar bezala entzuten ez dutenek.

BetiON erreferentzia bat da beste toki batzuetan.

Europako eta Amerikako administrazioak

Euskadira etortzen dira

nola funtzionatzen duen ikustera.

 

Sailburuak irisgarritasunari buruz ere hitz egin du.

Zehazki, adierazi du gorrek eta behar bezala entzuten ez dutenek

eskubidea dutela informaziora iristeko gainerako herritarren baldintza berberetan.

 

Urkullu lehendakariak ere topaketa horietan parte hartuko du.

Bihar, CNSEren (Confederación Estatal de Personas Sordas- Gorren Estatuko Konfederazioa)

 zazpigarren kongresuaren irekiera-ekitaldian parte hartuko du.

 

Pertsona guztiek, euren desberdintasunak gorabehera, edukitzea eskubide berberak eta gizartean modu berean parte hartzeko aukera.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau