(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernu Kontseiluak 2019ko Aurrekontuen Jarraibideak onartu ditu (Gobernu Kontseilua)

2018.eko ekainak 12

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan ere bildu da

eta zenbait erabaki hartu ditu.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak

eta Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk

Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.

 

Eusko Jaurlaritzak 2019ko Aurrekontuen Jarraibideak onartu ditu.

Jarraibide horien arabera, 2019. urtean

Eusko Jaurlaritzaren gobernu-programak

bat egingo du Nazio Batuen 2030 Agendarekin.

 

Programa horrekin, era berean, Eusko Jaurlaritzak

giza garapen iraunkorraren aldeko apustua egin nahi duela esan du, hain zuzen honako hauek bermatzeko:

 

  • oinarrizko zerbitzuak pertsona guztiei.
  • kalitate handiagoko enplegu aukerak.

 

Josu Erkorekak, bere aldetik,

Gobernu Kontseiluak jorratutako beste gai batzuk aipatu ditu:

 

LANBIDE

 

Enplegua sortzeko eta egonkortzeko 5 programa

onartu ditu Eusko Jaurlaritzak.

Programa horiek 2020rako Enpleguaren Euskal Estrategiaren barruan daude.

 

Eusko Jaurlaritzak 32milioi baino gehiago inbertituko ditu.

LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatuko du diru hori.

 

HEZKUNTZA PROGRAMAK

 

Eusko Jaurlaritzak 16,5 milioi euro bideratuko ditu

hezkuntza-programetara.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau