(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernu Kontseiluak Familiei Laguntza emateko 4. Plana onartu du (Gobernu Kontseilua)

2018.eko ekainak 19

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan ere bildu da

aste honetan ere bildu da

eta zenbait erabaki hartu ditu.

Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak

eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Beatriz Artolazabalek

aditzera eman dute zein diren Kontseiluan eztabaidatu eta adostutako gaiak.

Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida ere ondoan izan dute.

 

Sailburuak adierazi du Eusko Jaurlaritzak

Familiei Laguntza emateko Erakundeen arteko 4. Plana onartu duela

datozen 4 urteetarako (2018tik 2022ra).

Familia eta Haurtzaroaren aldeko Euskal Itunaren zati bat da plan hau.

Baliagarri izango da pertsonek erraztasun gehiago izan dezaten

familia bat osatzeko eta nahi duten adina haur izateko.

Gobernu Kontseiluan onartu diren beste gai batzuk:

 

  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 7. Plana

Plan honen bidez, lortu nahi da

gizonak eta emakumeak berdintasunean bizitzea eta aukera berberak izatea

bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialean.

Euskal erakundeei baliagarri izango zaie Planaren dokumentua

berdintasunaren inguruko gaiak lantzeko.

 

  • 1,1 milioi euro ematea laguntza humanitarioetarako.

Eusko Jaurlaritzak diru hori erabiliko du, hain zuzen ere,

larrialdi-egoeran dauden errefuxiatuei laguntzeko,

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) eta antzekoek hala eskatzen dutenean

 

Prentsaurrekoan, espetxe-politikaz galdetu dute kazetariek.

Josu Erkoreka bozeramaileak adierazi du Jaurlaritzari ondo iruditzen zaiola

Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidenteak planteatu duen neurria.

Eusko Jaurlaritzak espetxe-politikaren inguruan daukan iritzia

jasota dago Eusko Jaurlaritzaren bizikidetza eta giza eskubideen planetan.

 

Gobernu Kontseiluaren gai-zerrenda, hemen: Gai-zerrenda 

Erabakirik garrantzitsuenak, hemen: Prentsa-dosierra.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau