(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Hezkuntzaren aldeko akordioa nahi du Euskadin.(Gobernu Kontseilua)

2018.eko ekainak 26

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan ere bildu da

eta zenbait erabaki hartu ditu.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak,

Hezkuntzako sailburu Cristina Uriartek

eta Segurtasuneko sailburu Estefania Beltranek,

Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak azaldu dituzte.

 

Cristina Uriartek esan du dokumentu bat aurkeztu duela Gobernu Kontseiluan,

Euskadin hezkuntzaren aldeko akordioa lortzeko

hainbat ideia biltzen dituena.

Ideia horiek hezkuntza-eragileek prestatu dituzte.

Denak daude ados ideia horiekin

eta akordioaren alde lanean hasteko prest ere bai.

 

Euskal Eskola Publikoaren Legea duela 25 urte egin zen.

Denbora horretan, gizartea aldatu egin da

eta are gehiago aldatuko da etorkizunean.

Hori dela eta, hezkuntzan gauzak nola aldatu pentsatzen hasi behar da,

garai berrietarako prestatuta egon dadin.

 

Estefania Beltran de Herediak Euskal Herriko Poliziaren Legeari buruz hitz egin du.

Lege horrek esaten du nolakoa den eta nola jardun behar duen Ertzaintzak Euskadin. Aldatu egingo da Legea eta gauza berriak jasoko ditu

herritarrei poliza-zerbitzu ona eman ahal izateko.

 

Josu Erkorekak, bere aldetik,

Gobernu Kontseiluak jorratutako beste gai batzuk aipatu ditu:

 

  • Iritsi dira Aquariuseko errefuxiatuak

Bart iritsi dira Euskadira Aquarius

itsasontzian zetozen 8 iheslari.

CEAR - Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordearen laguntza izan dute.

Gasteiz, Bilbo eta Tolosako etxebizitza batzuetara eraman dituzte.

 

  • Lehendakariaren eta Sanchezen arteko bilera

Urkullu lehendakaria atzo bildu zen

Espainiako Gobernuaren presidente Pedro Sanchezekin.

Bi gobernuek (Jaurlaritzak eta Gobernu zentralak) eztabaidatu behar dituzten

gaiei buruz hitz egin zuten bileran.

 

Lehendakariak Jaurlaritzako sailburuei eskatu die

berehala harremanetan jartzeko Espainiako Gobernuaren ordezkariekin,

gaiak landu eta akordioak ahalik eta azkarren gauzatu daitezen.

 

Gobernu Kontseiluaren gai-zerrenda ikusteko: Gai-zerrenda

 

Akordio garrantzitsuenak ikusteko: Prentsa-dosierra

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau