(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Kirolari buruz hitz egiterakoan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna komunikabideetan eta publizitatean nola tratatzen den aztertu du Begira sareak

2018.eko ekainak 28

Begira sareak 6. bilera egin du Bilbon.

Bileraren gaia kirola izan da.

Kirolari buruzko informazio ematen dutenean,

komunikabideek eta publizitateak nola tratatzen duten

emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren gaia

izan da bileran aztertu dutena.

 

Aurrerantzean, Begira sareak

Kode Deontologiko eta Autorregulaziokoa erabiliko du.

Kode horretan daude bilduta

publizitatean eta komunikabideetan

lan egiten duten pertsonentzako arauak.

Arau horietan azaltzen da publizitatea eta berriak

ez direla sexistak izan behar eta

emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna transmititu behar dutela.

 

Bileran Izaskun Landaida egon da,

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria.

Izaskun Landaidak eskerrak eman dizkie

Begira sarean lan egiten duten komunikabideei.

Eta azpimarratu du oso garrantzitsua dela

komunikabideak publizitate eta komunikazio ez-sexista lortzen laguntzea

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau