(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eraso sexistarik gabeko jaiak bultzatzeko kanpaina sortu dute Emakundek, foru-aldundiek eta EUDELek

2018.eko ekainak 28

Emakundek, Araba, Bizkai eta

Gipuzkoako foru-aldundiek eta Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL)

kanpaina bat sortu dute, jaietan eraso sexistarik egon ez dadin lortzeko.

Kanpaina hori Beldur Barik programaren barruan dago.

Programa horren helburua da indarkeria sexista prebenitzea gazteen artean.

 

Honako hauek lortu nahi dituzte herrietako jaietan:

  • pertsona guztien eskubideak errespetatzea
  • emakumeen eta gizonen eta neska eta mutil gazteen arteko harremanak
    berdintasunean eta errespetuan oinarritzea
  • emakumeak seguru sentiaraztea
  • emakumeek jaiez gozatzea
  • bakarrik ibiltzeari beldurrik izan gabe
  • emakumeen aurkako eraso sexistarik ez egotea

 

Erakundeak eta herritarrak kezkatuta daude gai horrekin,

eta horregatik sortu da Beldur Barik kanpaina.

 

Hortaz, eta jaietan indarkeria sexista prebenitzeko, udalei honako hauek banatzen zaizkie Beldur Barik kanpainaren barruan:

  • kartel bat
  • informazio- eta sentsibilizazio-gida bat
  • pegatinak

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau