(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak 26 milioi euro banatuko ditu gazteen unibertsitate-prestakuntzarako beketan. (Consejo de Gobierno)

2018.eko uztailak 03

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan ere bildu da

eta zenbait erabaki hartu ditu.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak,

Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak azaldu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzak 26 milioi euro emango ditu beketarako.

Familiei ekonomikoki laguntzea da beka horien helburua,

gazteek unibertsitatean ikas dezaten

edo goi-mailako beste ikasketa batzuk egin ditzaten,

Euskadin edo Euskaditik kanpo.

Hauek dira Gobernu Kontseiluak jorratutako beste gai batzuk:

 

  • Gardentasunaren 2017ko balantzea onartu da:
Legeak dio administrazio publikoek -Eusko Jaurlaritzak, horien artean-

gardenak izan behar dutela eta herritar guztiei jakitera eman

eurei buruzko informazio garrantzitsuena.

Gardentasunari buruzko balantzearen arabera,

Eusko Jaurlaritza ari da legea betetzen

eta oso ondo ari da betetzen gardena izatearen zeregina.

 

  • Lehendakaria Galesera joango da datorren astean.
Gales Erresuma Batuan dago.

Lehendakariaren bisita ofiziala da bidaia hori.

Galeseko erakundeetako eta enpresetako ordezkariekin bilduko da.

 

Gobernu Kontseiluaren gai-zerrenda ikusteko: Gai-zerrenda

Akordio garrantzitsuenak ikusteko: Prentsa-dosierra

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau