(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiko herritarrek iritzi ona daukate immigrazioaren gainean

2018.eko uztailak 05

Eusko Jaurlaritzak inkesta bat egin du

jakiteko zer iritzi duten Euskadiko herritarrek

hainbat gairen inguruan.

900 pertsonei egin zaizkie galderak, ekainean.

 

Besteak beste, gai hauei buruzko galderak egin zaizkie: immigrazioa

hau da, beste herrialde batzuetatik Euskadira etortzen diren pertsonak;

bake-prozesua, ETAren amaieraren ostean,

edo munduan gertatzen diren gauzetatik zerk kezkatzen dituen gehien.

 

Inkesta egin duten ia pertsona guztiek uste dute

hobetu daitekeela Euskadiko herritarren eta kanpotik datozen pertsonen arteko elkarbizitza,

baldin eta ahalegin bat egiten badugu guztiok.

 

Inkestatuen erdiek baino gehiagok uste dute

Euskadirentzat ona dela beste herrialde batzuetatik arraza desberdinetako pertsonak

etortzea.

 

Inkestatuen erdiek baino gehiagok uste dute

Euskadiko bake-prozesua ondo doala aurrera.

 

Duela urte batzuk, jende gutxiagok zeukan iritzi hori.

Euskadiko herritarrei kezka sortzen dieten beste gai batzuk

nazioarteko terrorismoa eta gerrak dira.

 

Inkestari buruzko informazio gehiago nahi baduzu: Informazio gehiago

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau