(ebaluazioan)
Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
Eu

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean “Euskaraldia” ekimena bultzatuko duen hamaikakoa.

2018.eko uztailak 05

‘Euskaraldia, 11 Egun Euskaraz’ ekimen bat da, helburu duena

euskaraz gehiago egitea eta euskaraz bizitzea.

 

Iragan apirilaren 18an eman zitzaion hasiera, Bilboko Itsas Museoan egin zen ekitaldi batean.

Hantxe aurkeztu zen lehen “talde enbaxadorea”,

Euskadin ezagunak diren 11 lagunez osatua.

 

Pertsona horiek Euskaraldian parte hartzen dute eta ezagutzera ematen dute ekimena,

beste pertsona batzuek euskara gehiago erabil dezaten.

 

Geroztik, beste “enbaxadore talde” asko sortu dira, herrietan, hirietan, erakundeetan eta

elkarteetan.

 

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean,

hamaikako honek osatzen du enbaxadore-taldea:

  • Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza-politikako sailburua.
  • Miren Dobaran, Hizkuntza Politikako sailburuordea.
  • Irene Larraza, Etxepare Institutuko zuzendaria.
  • Almudena Otaola, Kabinetearen eta Hedabideen zuzendaria.
  • Jon Redondo, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria.
  • Mikel Aizpuru, Kultura Ondarearen zuzendaria.
  • Raquel Carmona, Hizkuntza Politika Sailburuordetzako langilea.
  • Ramón Suinaga, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako langilea.
  • Jabier Oses, Zerbitzu Zuzendaritzako langilea.
  • Olaia Fernández, Kabinetearen eta Hedabideen Zuzendaritzako langilea.
  • Amaia Gezala, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako langilea.

Taldeak Euskaraldia ekimenaren berri emango die

Saileko langileei. Sailean, batik bat euskaraz egiten da, baina badago zer hobetu.

 

Eusko Jaurlaritzako gainerako sailek ere

aurkeztuko dute beren talde enbaxadorea, hamaika lagunez osatua.

Euskaraldia ekimena 11 egunetan zehar egingo da:

azaroaren 23tik abenduaren 3ra.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau