(ebaluazioan)
Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak “Euskadi txakurrekin” kanpaina aurkeztu du

2018.eko uztailak 10

Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko

sailburua da Alfredo Retortillo.

“Euskadi txakurrekin” kanpaina aurkeztu dute

sailburuak eta Elena Fermandez

Dog Vivantwebgunearen zuzendariak.


Euskadi inguru ireki eta atsegina izatea

nahi du Eusko Jaurlaritzak

Euskadira txakurrekin datozenentzat

eta hemen bizi eta txakurrak dituztenentzat.


Liburuxka batean azaltzen dira:

  • txakurrekin zer plan eta ibilbide egin daitezkeen.

  • txakurrak zer hotel, jatetxe eta dendatara sar daitezkeen.

 

Interneten eta gizarte-sareetan ere jarri da

Euskadin txakurrekin zer leku bisita daitezkeen

kontsultatzeko informazioa.

 

Alfredo Retortillok adierazi du:

  • Europar Batasunean 56 milioi txakur baino gehiago dagoela.

  • Espainian, berriz, 6 milioi txakur baino gehiago.

 

Gaur egun, 4 familiatatik batek txakur bat du.

Familia horietan txakurra familiako beste kide bat izan ohi da.

Horregatik, txakurra kontuan hartzen dute

oporrak eta aisialdia non igaro erabakitzerakoan.

 

Aurkezpenean, kanpainan parte hartuko duten

pertsonak ere izan dira:

  • Nerea Garmendia eta Jesus Olmedo aktoreak,

    Coco txakurrarekin.


  • Interneten, txakurrekin bizitzeari buruz informazioa ematen duten zenbait lagun:

    Alba Vidal eta Naty Penadas, eta haien txakur Nanouk.

  • Txakurrak onartzen dituzten

    Euskadiko zenbait hotel, jatetxe eta dendatako jabeak.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau