(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Galesek bat egingo du Euskadi osatzen ari den Aliantza Estrategikoen Sarearekin

2018.eko uztailak 12

Iñigo Urkullu lehendakaria Galesen dago bisita ofizialean.

Erresuma Batuan dago Gales.

Carwyn Jones da Galeseko ministro nagusia.

Harekin bildu da lehendakaria.

Bilera horretan lankidetza-memorandum bat sinatu dute.

 

Galesek bat egingo du Euskadi osatzen ari den Aliantza Estrategikoen Sarearekin.

Sarea munduko zenbait eskualdek osatzen dute: 

  • Quebec

  • Akitania berria

  • Bavaria

  • Flandria

  • Querétaro

  • Jiangsu

  • Cundinamarca



Euskadik eta Galesek elkarrekin egingo dute lan gai hauetan:

  • garraio-azpiegituretan; adibidez, errepideak, trenbideak...

  • berrikuntzan; hau da, zerbaitetarako berrikuntzak dakartzan aldaketetan.

  • itsasotik eskuratzen den energia berriztagarrian.

  • nekazaritzako elikagaien industrian; elikagaiekin zerikusia duen guztian

    aritzen den industria da.

  • politika fiskalaren arloan; diru publikoa, zergak eta abar nola bildu

    eta gastatu behar diren antolatzen duen politika ekonomikoa da.

  • gizarte politiken arloan, pertsona guztien ongizatera iristeko.

  • klima aldaketaren aurka borrokatzen, ingurumena zaintzeko.

 

PROPOSAMENA EUROPAKO BATZORDEARI

Euskadiko eta Galeseko gobernuek zeregin gehiago izan nahi dute

Europako Batzordean.


Badira zenbait eskualde, hala nola Euskadi, Gales,

Brusela hiriburua, Flandria, Nafarroa, Piemonte eta Salzburgo,

errealitate nazional berezia dutenak, eta legeak egiteko boterea.

 

Europako Batzordeari eskatu diote kontuan har ditzatela

erabakiak hartzeko garaian.

Eskualde horiek nahi dute maila anitzeko gobernantza eredua bete dadila.

Horrenbestez,  biltzar bat egin nahi dute Lamassoure txostena aztertzeko;

txosten horrek botere gehiagoko eskualde horiei buruz hitz egiten du.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau