(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

OGPn parte hartzen duten instituzioak arduratuko dira Ekintza Planeko konpromiso-taldeak zuzentzeaz

2018.eko uztailak 13

OGPren Euskadiko Foro Erregularrak bilera egin zuen atzo Gasteizen.

Bilera Artium museoan izan zen.

Bileran, 2018, 2019 eta 2020 urteetarako

Ekintza Plana lantzen jarraitu zuten.

Foro Erregularrean Euskadiko administrazio publikoek

eta herritarrek parte hartzen dute eta lankidetzan aritzen dira.

Elkarteak, entitateak eta gizabanakoak dira herritarren ordezkariak.

Hain zuzen, Innobasqueren laguntzarekin

aukeratu ziren bileran parte hartu zuten herritarren ordezkariak,

eta esan bezala, proiektua bultzatu duten

8 erakundetako ordezkariak ere han izan ziren.

Erakundeak dira:

  • Eusko Jaurlaritza

  • Bizkai, Gipuzkoa eta Arabako foru-aldundiak

  • Bilbo, Gasteiz eta Donostiako udalak eta

  • Innobasque

 

Uztailaren 2an herritarren ordezkariek

beren ekarpenak egin zizkioten prestatze-bidean dagoen planari.

Eta atzo egindako bileran, bada, ekarpen horiek aztertu zituzten,

kontuan hartzeko.

Izan ere, hori da plan hau egiteko modua:

lankidetza.

Instituzioek konpromiso hauek

hartu dituzte bere gain:

  • Planean lan egiten jarraitzeko

    eratuko diren taldeak zuzentzea edo haiei laguntzea.

  • Horretarako beharrezkoak diren

    baliabideak (dirua eta pertsonalak) eskaintzea.

Herritarren eta elkarteen ordezkariek esan dute

haiek ere lan egiten jarraituko dutela

Planean jasotako konpromisoak betetzeko.

 

Eta Foro Erregularra arduratuko da parte-hartzaile guztien lana

kontrolatzeaz eta gainbegiratzeaz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau