(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua hil honetan bilduko dira transferentziei eta errekurtso judizialei buruz hitz egiteko (Gobernu Kontseilua)

2018.eko uztailak 17

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da,

eta zenbait erabaki hartu ditu.

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak

aditzera eman du zein gai eztabaidatu diren eta zer adostu den.

 

Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin bildu nahi du

hainbat gairen inguruan hitz egiteko.

Baliteke bilera uztail honetan egitea.

Gai hauen inguruan hitz egin nahi du Eusko Jaurlaritzak:

  • Egiteke dauden transferentziak : trenbide-lineen kudeaketa, autobideak

    eta Pasaiako Portua.
  • Indarkeria politikoaren Biktimak Babesteko Legeari buruzko

    errekurtso judizialak kentzea.

  • Eta beste gai judizial batzuk,

    zerikusia dutenak Euskadiko Aurrekontu Legearekin

    eta lege horretan ezarritako soldata-igoerekin.

Gobernu Kontseiluan, 

“Nire Karpeta-Mi Carpeta” proiektuari buruz ere hitz egin da.

Proiektu horren bidez, Euskadiko herritarrek

aukera izango dute Euskal Administrazio Publikoarekiko gestioak egiteko

web orri bakar baten bidez, interneten.

 

Eusko Jaurlaritzak 12 hilabeteko epea ezarri du,

entitate publikoek web orri horretan jar dezaten

herritarrei zuzendutako informazio guztia.


Gobernu Kontseiluaren gai-zerrenda ikusteko: Gai-zerrenda

Akordio garrantzitsuenak ikusteko: Prentsa-dosierra


 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau