(ebaluazioan)
Berriak Osasuna
Eu

“Zaindu”, mugikorreko aplikazio bat, gazteek alkohol gutxiago edan dezaten

2018.eko uztailak 18

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak mugikorretik erabiltzeko APP berri bat egin du,

“Zaindu” izenekoa.

APP hori egin da, hain zuzen ere, gazteek alkohol gutxiago edan dezaten.

Berria da APPa, eta Google Play-tik deskargatu ahal izango da gaurtik aurrera.


Zer topatuko dute gazteek “Zaindu” APPan?

  • Informazioa: zer gertatzen da alkohola edatean eta zergatik da txarra

    alkohola kontsumitzea.
  • Informazioa: alkoholik edan gabe nola dibertitu eta zer plan egin:

- Araba, Bizkai eta Gipuzkoan dauden jarduera kulturalak.

- Atzerrirako bidaiak.

- Kirola eta ariketa fisikoa.

  • Gazteentzako informazio interesgarria:
- Garraio publikoaren ordutegiak.

- Laguntza-telefonoak.

- Elkarteetan parte hartzea, boluntario izatea...


Osasuneko sailburu Jon Darpónek aurkeztu du APPa.

Sailburuak esan du APPa baliagarria dela

gazteek jakin dezaten zer gerta dakiekeen alkohola edaten dutenean

eta zer ondorio izan ditzakeen horrek eurengan.

 

Garrantzitsua da hori, gazteentzat oso gauza normala, eskuragarria eta

arriskurik gabea baita alkohola.

 

APParen bidez, gazteak animatu nahi dira dibertitzera eta planak egitera,

alkoholik edan beharrik gabe.

 

APPari buruz gehiago jakiteko:

http://www.euskadi.eus/informacion/aplicacion-moviles-zaindu/web01-a3alcoho/es/

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau