(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko akordioak oso onak dira Euskadirentzat (Gobernu Kontseilua)

2018.eko uztailak 24

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da,

eta hainbat erabaki hartu ditu.

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak

aditzera eman du zein gai eztabaidatu diren eta zer adostu den.

 

Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bildu dira

Lankidetzarako Batzorde Bilateral Teknikoan.

 

Josu Erkoreka bozeramaileak adierazi du

Espainiako Gobernuarekin lortu diren akordio guztiak

onak direla Euskadirentzat. 

Gainera, hemendik aurrera, 2 gobernuak

lankidetzan ariko dira hainbat gairen inguruan.

 

Batzordean, gai hauei buruz hitz egin dute:

 

EAEren Aurrekontu Legearen inguruan dauden arazoak

 

2 gobernuak akordio batera iritsi dira,

EAEren Aurrekontu Legea ren inguruko arazoen eta

lege horrek ezartzen dituen soldata-igoeren inguruan.

 

Espainiako Gobernuak baimena emango dio Eusko Jaurlaritzari

EAEko Administrazio Publikoko langileei

soldatak igotzeko.

 

Eusko Jaurlaritzak Gobernu Kontseiluari aurkeztuko dizkio

2018an zehar soldatak igotzeko akordioak.

Honela igoko dira soldatak:

  • % 1,5 urtarriletik ekainera.

  • % 1,75 ekainetik abendura.

 

Orobat lortu nahi da EAEko Administrazio Publikoko langileek

lehendabiziko egunetik bertatik soldata osoa kobratzeko aukera izatea,

lanera joan ezin dutenean,

gaixotasun bat edo istripu bat dela medio.

 

Egiteke dauden transferentziak

 

Irailean bilduko da Transferentzien Bitariko Batzordea,

oraindik Eusko Jaurlaritzari egin gabeko 

transferentzien inguruan hitz egiteko.

 

Bilera horren bidez, Euskadiren esku utziko da 2 trenbide-lerroren kudeaketa:

Alonsotegi-Barakaldo eta Bilbo-Basauri.

 

Kudeaketa Euskadiren esku uzteari ekingo zaio, halaber,

falta diren autobideen 2 zatietan

(AP-68 eta AP-1 autobideak).

 

Poliziaren abusuei buruzko legea

 

Espainiako Gobernuak erabaki du

Justizia Auzitegietara ez jotzea

Poliziaren Abusuei buruzko Legearen kontra (12/2016 Legea).

Lege horren bidez, lagundu egin nahi zaie

poliziarengandik tratu txarrak jaso zituztenei,

arrazoi politikoak zirela medio preso zeuden bitartean.

 

Eusko Jaurlaritzak proposatu nahi du

legea aldatzea,

itundutako aldaketak sartu ahal izateko.

 

Gobernu Kontseiluaren gai-zerrenda ikusteko: Gai ordena

Akordio garrantzitsuenak ikusteko: Prentsa dossierra

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau