(ebaluazioan)
Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak Arabako Lautadako Ibilbide Zikloturista Handia aurkeztu du

2018.eko uztailak 26

Alfredo Retortillo Eusko Jaurlaritzako Turismo,

Merkataritza eta Kontsumo sailburua da.

Josean Galera Arabako Foru Aldundiko Ingurumen

eta Hirigintzako diputatua da

Nerea Melgosa Vitoria-Gasteizko Udaleko Enpleguko

eta Ekonomiaren Garapen Jasangarriko zinegotzi ordezkaria da.


 

Alfredo Retortillo sailburuak,

Josean Galera foru-diputatuak eta Nerea Melgosa zinegotziak 

Arabako Lautadako Ibilbide Zikloturista Handia aurkeztu dute.





Ibilbidea hau Arabako Lautada bizikletaz zeharkatzeko,

naturaz gozatzeko eta familiarekin turismo egiteko pentsatuta dago.


Arabako Lautadako Ibilbide Handiak 117 kilometro ditu.

Ibilbide Handi honek hainbat ibilbide lotzen ditu:

  • Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdearen bira

  • Vasco-Navarro trenbidea

  • Urtegiko ibilbidea

  • Posten Errege Bidea

  • Donejakue Bidea


Alfredo Retortillok esan du ibilbide honekin

Arabako eta Lautadako eskualdeko lekuak

ezagutarazi nahi zaizkiela:

  • naturaz gozatzen dutenei

  • aire zabalean kirola egiten dutenei

  • familiarekin turismoa egiten dutenei

Ibilbide Handiaren 117 kilometroetan hainbat jarduera egin daitezke:

  • hegaztiak behatu Salburuan eta Mendixurren

  • Landako eta Garaioko hondartzak bisitatu

  • Estibalizko santutegia bisitatu (erromanikoa)

  • Gazeoko elizako pinturak ikusi (gotikoa)

  • Aguraingo Alde Zaharra bisitatu

  • Vasco-Navarro trenbidearen geltokiak ikusi

Nerea Melgosak esan du ibilbide honek

natura-ondarea

eta Arabak duen biodibertsitatea zaintzen laguntzen duela.

Gainera, ibilbide hau turismo jasangarriaren adibide ona da.

 

Ekainean 10 bizikleta elektriko erosi dira,

Atariak bizikletak alokatzeko eskaintzen duen zerbitzurako.

Ataria Salburuko hezeguneen interpretazio-zentroa da.

Zentro horrek parkea ezagutzeko zerbitzuak ditu.

DESKARGATU  ARABAKO LAUTADAKO IBILBIDE HANDIAREN LIBURUXKA

 

 

 


 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau