(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak uste du ondo betetzen eta gauzatzen ari dela bere Gobernu Programa (Gobernu Kontseilua)

2018.eko uztailak 30

Aste honetan bildu da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua

eta zenbait erabaki hartu ditu.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Josu Erkorekak,

eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak, Arantxa Tapiak,

landutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.

 

Eusko Jaurlaritzak modu positiboan baloratu du

bere Gobernu Programa; uste du gauzak ondo egiten ari direla.

Gobernu Programa horretatik, dagoeneko abian daude:

 

Ekimen eta konpromiso horien artean,

Eusko Jaurlaritzak hauek jotzen ditu garrantzitsutzat:

 

Eusko Jaurlaritzaren helburua zen 

18 lege onartzea 2018ko urtarrila eta ekaina bitartean

18 lege horietatik, 15 lege izapidetzen ari dira.

Falta diren 3 legeak hauek dira:

  • Garraio jasangarriari buruzko legea, hau da,

    denbora asko iraun dezakeen garraioa, ingurunea kaltetu gabe

  • Ekarpenen legea, dirua EAEko administrazioen artean nola banatu behar den zehazten duena.
  • Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko legea.

Gobernu Kontseiluan landu diren beste gai batzuk hauek dira:

ETAren desagerpena

Aro berri bati hasiera eman zaio:


Lankidetzako Aldebiko Batzorde Teknikoa

Euskadiko Administrazioaren eta Estatuko Administrazioren artekoa:

aro berri bati eman zaio hasiera Gernikako Estatutua betetzeko.

Gernikako Estatutua arau bat da

zeinak esaten baitu Euskal Autonomia Erkidegoak

autogobernu-eskumenak dituela.


Mugikortasun Elektrikoaren Plan Integrala

Eusko Jaurlaritzak 2018, 2019 eta 2020 urteetarako onartu du plan hori.

Eusko Jaurlaritzak ia 500 milioi inbertituko ditu.

 

Helburua da garraio elektrikoa

administrazio publikoetan eta enpresetan sustatzea.

Hau lortu nahi da:

  • gutxiago kutsatzea

  • Beste energia-iturri batzuk erabiltzea, ez bakarrik gasolina

  • Garraio publiko efizientea sustatzea

  • Garapen teknologiko eta industriala bultzatzea

  • Garapen sozio-ekonomikoa bultzatzea

  • Gai honi buruzko ezagutza sortzea

Gobernu Kontseiluaren gai-zerrenda ikusteko: Gai zerrenda

Akordio garrantzitsuenak ikusteko: Prentsa dosierra

 


 


 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau