(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadi ekimeneko ordezkariak OGP Global gailurrean izan dira, Georgian

2018.eko abuztuak 03

OGP Global gailurra Tbilisi-n egin da, Georgiako hiriburuan. Gailur horretan, OGP

 Euskadiko ordezkariek parte hartu dute, helburu izanik taldeak Euskadin orain arte

 egindako lana partekatzea, eta, baita ere, beste parte-hartzaile batzuekin gobernu

 irekiaren inguruan hitz egitea.

OGP Euskadiko ordezkari hauek izan dira Georgian, besteak beste:

  • Gizarte zibiletik: Eneko Agirre

  • Innobasquetik: Gotzon Bernaola

  • Bizkaiko Foru Aldunditik: Maitane Leizaola

  • Gipuzkoako Foru Aldunditik: Goizeder Manotas, Iker Goiria, Joseba Muxika.

  • Eusko Jaurlaritzatik: Javier Bikandi eta Luis Petrikorena.

Iragan apirilaz geroztik, Tokiko Gobernuentzako Programan dago Euskadi.

Programa hori Gobernu Irekirako Aliantzaren barruan dago.

Ekintza Plana sortzeko, lan egiteko modu irekia eta lankidetzazkoa baliatzen da. OGP

metodologia deitzen zaio. Horrek esan nahi du herritarrek parte har dezaketela Planaren

sorkuntzan.

Zer egin da Gailur honetan?

Zenbait egun iraun du Georgiako gailurrak. Funicular Complex-en egin da, eta bertan Bildu

dira mundu osoko 2.000 ordezkari baino gehiago, datozen urteetan gobernu irekiaren

inguruan egingo denari buruz hitz egiteko.

Lehen eguna:

  • Georgiako lehen ministro Mamuka Baitdze-k eman zion hasiera gailurrari.

  • Georgiako Justizia ministro Thea Tsukulani-k eta OGPko Steering Comitee-ko kide

    Mukelani Dimba-k ongi etorria eman zien OGP Euskadi ekimenari.

  • OGP Euskadiko ordezkariek tokiko gobernuei buruzko tailer batean parte hartu zuten,

     2018-2020 Euskal Ekintza Planean lagungarri izango dituzten gauzak ikasteko.

Bigarren eguna:

  • OGP Euskadiko ordezkariek POCen (Point of Contact) eta CSOn (Civil Society

    Organization) parte hartu zuten. Ideiak trukatu zituzten beste pertsona batzuekin.

  • Osoigo erakundearen ordezkariak (OGP Euskadi) Innovation Exchange-ean parte
     hartu zuen.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau