(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Osasun-zentro itunduak Osakidetzan integratu ahal izatea onartu dute (Gobernu Kontseilua)

2018.eko irailak 04

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da,

eta zenbait erabaki hartu ditu.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu  Erkorekak

eta Osasuneko sailburu Jon Darpónek

aditzera eman dute zein diren Kontseiluan landutako gaiak eta hartutako erabakiak.

Osasuna

Gobernu Kontseiluak Dekretu bat onartu du, arautzen duena

irabazi asmorik gabeko osasun-zentro itunduak

Osakidetzako zentroen sarean integratzea.

Zentro itunduak pribatuak dira, eta Osakidetza euskal osasun-sistema publikoa da.

Dekretu honen bidez, zentro itunduek Osakidetzako

osasun-zentroek eta ospitaleek bezalaxe funtzionatu ahal izango dute.

Gipuzkoako Onkologikoa da integrazio eta elkarlan horren adibide bat,

Osakidetzarekin akordio bat daukan zentro pribatu gisa.

Darpón sailburuak esan du baliagarria izango dela hori, zentroak elkarlanean aritu daitezen, honako hauen inguruan:

  • Teknologiaren erabilera (gailu medikoak)

  • Profesional medikoen esperientzia (medikuak, erizainak…)

  • Osasun-laguntzaren antolakuntza (pazienteak nola artatu)


Hezkuntza

Gobernu Kontseiluak onartu du, baita ere, gastu hauek egitea:

  • 55 milioi euro, unibertsitatekoak ez diren mailetako ikasleentzako beketarako.

    Diru hori nahikoa ez bada seme-alabei ikasketak ordaintzeko beharra daukaten familia guztientzat,

    diru gehiago jarriko da beketarako.

    Eusko Jaurlaritzaren ustez, hezkuntza oso garrantzitsua da pertsonentzat,

    eta horretan inbertitu behar da.
  • Milioi bat euro baino gehiago, “Eskolatze Osagarriaren Programa”rako.

    Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat da programa hori.

    Ikasle horiek arazo asko dituzte eskolan ongi egoteko,

    beren egoera pertsona edo soziala dela medio.


Diasporaren eguna

Aurten, “Diasporaren eguna” ospatuko da lehen aldiz.

Irailaren 8an izango da (larunbata).

Egun horren bidez, ezagutzera emango dira bost kontinenteetako herrialdeetan zehar

dauden euskaldunen taldeak.


Gobernu Kontseiluaren gai-zerrenda ikusteko: Gai-zerrenda

Akordio garrantzitsuenak ikusteko: Prentsa-dosierra.

 


 


 




 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau