(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria ASPACEn izan da

2018.eko irailak 05

Iñigo Urkullu lehendakaria ASPACEko zentroetako batean izan da, Bizkaian.

ASPACE garuneko paralisia duten pertsonekin lan egiten duen elkarte bat da.

Elkarte honek 40 urte bete ditu,

eta, horregatik, lehendakaria eta bere sailburuetako bi ,

Beatriz Artolazabal (Enplegua eta Gizarte Politikak) eta Cristina Uriarte (Hezkuntza)

Loiura joan dira, Zabaloetxe Goikoa Errehabilitazio Integraleko Zentrora,

ASPACEk azken urteotan euskal gizartean egindako lan garrantzitsua aitortzera.

Lehendakariak ASPACE nola sortu zen ekarri du gogora.

Duela 40 urte, familia-talde batek jarri zuen abian elkartea,

garuneko paralisia zutenek beren egoerari eta arazoei egokitutako arreta jaso zezaten.

Gaur egun, ASPACEk:

  • 450 lagun artatzen ditu.
  • 14 zentro ditu Euskadin.
  • 200 profesional eta 150 boluntariotik gora ditu.

Lehendakariak adierazi du ASPACE eredu dela, lan egiteko duen moduagatik.

Izan ere, ASPACEk garrantzi handia ematen dio pertsonengandik gertu egoteari,

eta elkartasunari, elkarri laguntzeari, alegia.

ASPACEk arreta pertsonala eskaintzen die erabiltzaileei eta haien familiei,

hezkuntzan, errehabilitazioan, osasun-arloan eta bestelakoetan dituzten premiei erantzuteko xedez.

Urkulluk adierazi du premiarik handiena dutenei laguntzea

denon artean egin beharreko zeregina dela.

“Horrela gizarte justuagoa eta hobea egiten baitugu”.

ASPACEko zentro honetara egindako bisitan izan dira, halaber:

  • ASPACE Bizkaiako presidentea, Kepa Erauzkin
  • ASPACE Bizkaiako gerentea, Elías Leguina
  • Loiuko Zentroko zuzendaria, Fatima Souza
  • ASPACEko beste profesional batzuk.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau