(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak enplegatu publikoen soldata igotzeko proposamena aurkeztuko die sindikatuei

2018.eko irailak 11

Josu Erkoreka Eusko Legebiltzarreko bozeramailea da.

Gobernu Kontseiluaren bilkuraren ondoren, zer erabaki hartu dituzten azaldu du prentsaurreko batean.

 

Erkorekak adierazi du irailaren 19an sindikatuekin bilduko direla.

“Funtzio Publikoko Mahai Orokorraren” bilera honetan, gai bakar batez hitz egingo da:

langile publikoen lan-baldintzak hobetzea 2018rako.

 

Eusko Jaurlaritzak proposamen bat aurkeztuko die sindikatuei.

Erkorekak azaldu du proposamen hori egin daitekeela segurtasun juridikoa dagoelako, alegia, legezkoa delako, eta horretarako dirua dagoelako: 90 milioi euro.

 

Adierazi du, gainera, hori egin daitekeela ekonomiak hobera egin duelako.

 

Eusko Jaurlaritzak hobekuntza hauek proposatzen ditu 2018 amaitzen denerako:

  • Soldatak % 1,75 igotzea (2019an, igoera handiagoa izan liteke; % 2,25)
  • Soldataren % 1eko ekarpena egitea Itzarrin (2019an, handiagoa izan liteke; % 1,5)

 

Gobernu Kontseiluaren gai-zerrenda ikusteko: Gai-zerrenda

Akordio garrantzitsuenak ikusteko: Prentsa-dosierra

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau