(ebaluazioan)
Berriak Eusko Jaurlaritza XI. leg
Eu

Lehendakariak akordioa eta lankidetza nahi ditu ekonomiaren eta gizartearen arloetan eta autogobernu-politikan

2018.eko irailak 20

Gaur egin da Eusko Legebiltzarrean Politika Orokorreko Osoko Bilkura.

Osoko Bilkura hitzordu oso garrantzitsua da euskal politikan,

Legebiltzarreko ikasturte berriari ematen baitio hasiera.

 

Goizeko bederatzi t´erdietan hasi da Osoko Bilkura.

Iñigo Urkullu lehendakaria izan da hitz egiten lehena.

Hiru zati izan ditu lehendakariaren diskurtsoak:

 

  • Nolakoa den Euskadiren gaur egungo egoera: politikoa, ekonomikoa, eta abar.
  • Eusko Jaurlaritzak zer nahi duen eta zer egingo duen etorkizunean.

 

Lehendakariak autogobernuaz ere hitz egin du.

 

Balantzea: Eusko Jaurlaritzak zer egin du

 

Eusko Jaurlaritzak agintaldiko bi urte bete ditu.

 

Denbora horretan, gobernu-programako gauza asko

bete dituztela esan du lehendakariak.

 

Gai hauek landuko zituztela esan zuten:

hezkuntza, demografia, digitalizazioa eta nazioartekotzea.

Orain arte, aurreikusitako programa guztiak jarri dira martxan.

 

Lehendakariak esan du langabezia jaisten joan dela 2016a geroztik.

 

Era berean, datorren urtean 17.000 enplegu baino gehiago

sortuko direla eta beste 13.000 hurrengoan.

 

Eta 2020a baino lehen langabezia %10etik behera egongo dela.

 

Hau da, 100 pertsonatik 10 baino gutxiago izango dira lanik ez dutenak.

 

 

Etorkizuneko erronkak: Eusko Jaurlaritzak zer egingo duen

  • Enplegu gehiago eta hobea sortzeko: -Bonu Jasangarriekin jarraitu
    • Industriaren garapen-plana
    • Abiadura Handiko Trena Gasteizen
    • Modernizatu Lanbide

Programetarako diru gehiago emango zaie (orain arte baino ehuneko 7 gehiago), berrikuntzan inbertitzeko.

  • Gizarte politikak hobetzeko:
    • RGI (Diru-sarrerak bermatzeko errenta) berria adostuko du.
    • Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako Euskal Plan berria onetsiko du 2019-2022rako
    • Martxan jarriko ditu planak eskola inklusiborako

 

  • Euskal gizartean berdintasun gehiago egon dadin:
Plan bat egingo du
gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakala murrizteko.

 

Eusko Jaurlaritzak nahi du Euskadi Europako aurrenetako herrialdea izatea indarkeriaren eta laneko diskriminazioaren aurka

borrokatzen.

 

  • Osasuna:
    • Ospitale berria eraikiko da Eibarren.
    • Arreta hobetuko da anbulatorioetan.
    • Ospitale Onkologikoak harreman estuagoa izango du Osakidetzarekin.

 

  • Segurtasuna: 700 agente gehiago izango ditu Ertzaintzak.

 

Euskal autogobernua dela-eta

Lehendakariak nahi du Euskadirentzat Estatutu berria egiteko

alderdi politikoen arteko adostasuna aurrekoa egiteko baino

zabalagoa izan dadila.

 

Halaber, esan du Espainiako gobernuak aitortu egin behar duela:

  • Egungo Estatutua osorik bete behar dela.
  • Estatu konfederala ona dela, eredu horretan elkarrekin bizi ahal direlako
Espainiarekiko sentimendu desberdinak dituzten eskualdeak.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau