(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Legebiltzarrean hitz egingo du datorren ostegunean, Politika Orokorreko Osoko Bilkuran

2018.eko irailak 18

Josu Erkoreka Eusko Legebiltzarreko bozeramailea da.

 

Gobernu Kontseiluaren bilkuraren ondoren, zer erabaki hartu dituzten azaldu du prentsaurreko batean.

 

Erkorekak aditzera eman du Politika Orokorreko Osoko Bilkura egingo dela datorren ostegunean.

 

Oso hitzordu garrantzitsua da Euskadiko politikan.

 

Osoko Bilkura hori Eusko Legebiltzarrean egiten da, Gasteizen. Osoko Bilkuran, Iñigo Urkullu lehendakariak hitz egingo du.

 

Lehendakariak gai hauen inguruan hitz egingo du:

 

  • Zein den gaur egungo egoera Euskadin: politika, ekonomia...
  • Zer egin duen Eusko Jaurlaritzak bere agintaldiaren erdira iritsi den honetan.
  • Zer egin nahi duen eta zer egingo duen Eusko Jaurlaritzak etorkizunean.

 

Egungo egoera

 

Eusko Jaurlaritzak Giza Garapen Jasangarriaren ereduarekin dihardu lanean.

Ziurgabetasuna dugu nagusi ekonomian, politikan, eta, baita ere, arlo sozialean.

 

Baina Eusko Jaurlaritza erantzukizunez eta elkarlanean ari da lanean,

etorkizunean Euskadin gauzak ondo joan daitezen.

 

Balantzea: zer egin du Eusko Jaurlaritzak?

 

Eusko Jaurlaritza honek 2 urte daramatza agintean.

 

Bi urte hauetan, bere Gobernu Programan ezarritako gauza asko egin ditu.

 

Adibidez: lege-proiektuak, plan estrategikoak.

 

Lehendakariak horri buruzko datu gehiago emango du Legebiltzarreko Osoko

Bilkuran.

 

Etorkizuneko erronkak: zer egingo du Eusko Jaurlaritzak

 

Datozen hilabeteetan ere lanean jarraituko du Eusko Jaurlaritzak, hau guztia lortzeko:

 

- Euskadin enplegu gehiago eta hobea izatea.

-Gizon eta emakumeen arteko soldata-arrakala murriztea.

- Bizikidetza eta giza eskubideei buruzko politika bat egotea.

Lehendakariak horri buruzko datu gehiago emango du Legebiltzarreko Osoko Bilkuran.

 

Autogobernua

 

Eusko Jaurlaritzarentzat, gai honetan garrantzitsuena dena da Gernikako Estatutuak

esaten duen guztia betetzea. Eusko Jaurlaritzak uste du lor daitekeela

 

Estatutuak aitortzen duen Autogobernua.

 

Horretarako, proposamen politikoak partekatua izan behar du, bideragarria, gaur

egunera egokitua eta erakundeen barrukoa.

 

Informazioa gehiago kontsultatzeko:

 

“Lehendakariak 2018ko Politika Orokorrari buruz emandako diskurtsoaren FUNTSEZKO ILDOAK

 

Gai-zerrenda

 

Prentsa-dosierra

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau