(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak nahi du Administrazioak hobeto funtzionatzea eta herritarrengandik hurbilago egotea

2018.eko irailak 25

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea da.

 

Gobernu Kontseiluaren bilkuraren ondoren,

zer erabaki hartu dituzten azaldu du

prentsaurreko batean.

 

Erkorekak esan du Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren bilera egon dela gaur.

 

Organo horretan EAEko Administrazio Publikoaren funtzionamenduarekin

eta bertan lan egiten duten pertsonekin lotutako gaiak jorratzen dira.

 

Kontseiluan Euskal Enplegu Publikoaren Lege-aurreproiektua onartuko da.

 

Urte amaieran, Proiektua onartu eta Eusko Legebiltzarrera bidaliko da.

 

Euskal funtzionarioen lana arautzen duen

gaur egungo Enplegu Publikoaren Legea 1989koa da

eta eguneratu egin behar da.

 

Beste garai batean gaude, Administrazioa modernoagoa da,

aldaketa teknologikoak egon dira lana egiteko orduan...

 

Lege berriarekin honelako Administrazioa lortuko dugu:

 

  • herritarrengandik hurbilago dagoena.

 

Erkoreka sailburuak esan duenez, lege-proiektuarekin

hainbat neurri jarriko dira martxan:

 

  • enplegu publikoa egonkorragoa eta kalitatezkoa izan dadin.
Esaterako, bitarteko langileak funtzionario egin daitezen.
Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du 13.500 lanpostuko
oposaketa baterako deialdia egiteko.

  • emakumeen eta gizonen artean berdintasuna egon dadin

eta lana eta familia-bizitza bateragarri egin ahal izateko.

  • Langile publiko guztiei exijitzeko
euren lana irizpide etikoen arabera egin dezaten.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau