(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak garatu ahal izango du Etxebizitza Legea

2018.eko urriak 02

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan ere bildu da

eta zenbait erabaki hartu ditu.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak

eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak

Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.

                              

Etxebizitza Legea

Sailburuak adierazi duenez, Konstituzio Auzitegiaren epaia,

Etxebizitzaren Legeari buruzkoa, oso berri ona da.

Epai horri esker, Eusko Jaurlaritzak segurtasun juridiko osoarekin (legezkoa da)

garatu ahal izango du Etxebizitza Legea.

 

Eusko Legebiltzarrak 2015ean onartu zuen Etxebizitza Legea.

Pertsona guztiek etxebizitza bat izango dutela

bermatu nahi du lege horrek.

Horregatik, hutsik dagoen eta funtzio soziala ez duen

etxebizitza batekin zer egin

erabaki ahal izango du Eusko Jaurlaritzak.

Hau da, norbaiten bizitokia izateko eraikia izan zen arren,

inor ez bada bertan bizi.

 

Lege honi esker, hauek egin ahal izango dira:

  • etxebizitza bat noiz har daitekeen etxebizitza hustzat zehaztu
  • jendea bizitzera joatea sustatu
  • zigortu, bizitzeko erabiltzen ez bada

 

Gazteentzako etxebizitzak Bilbon

Eusko Jaurlaritzak hitzarmen 2 izenpetuko ditu Bilboko Udalarekin

alokairu publikoko etxebizitzak eraikitzeko Zorrotzaurren eta Deustun.

 

35 urtetik beherako pertsonei alokatzeko

74 etxebizitza eraikiko dira.

Gehienez, bost urte bizi ahal izango dute etxebizitza horietan.


Euskadiko saltokientzako laguntzak

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko saltokiei

laguntzeko programa bat jarriko du martxan.

Eusko Jaurlaritzak lagundu egin nahi die pertsona autonomoei

eta euskal enpresei ekintzailetza komertziala sustatuta.

 

Eusko Jaurlaritzak 2,2 milioi euro inbertituko ditu jendeari laguntzeko:

  • saltoki bat martxan jartzen
  • martxan dagoena handitzen

 

Gai-zerrenda

Prentsa-dosierra

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau