(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2018.eko urriak 09

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan ere bildu da

eta zenbait erabaki hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak

eta Osasuneko sailburu Jon Darponek

Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.

 

Lanpostu berriak Osakidetzan

Eusko Jaurlaritzak beste 97 lanpostu sortuko ditu

Eibarko Ospitale berrian.

 

Laster zabalduko da ospitale berria.

 

Horrela, Osakidetzak 25.000 langile baino gehiago izango ditu,

26.479 profesional guztira herritarrei arreta emateko.

Osasuneko sailburuak esan du

Euskadiko enpresa publiko handiena dela Osakidetza.

 

Arrantzaren eta Akuikulturaren sektoreari laguntzeko 2018ko programa

Eusko Jaurlaritzak, Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaren babesarekin,

8,5 milioi inbertituko ditu arrantza eta akuikulturaren sektoreari laguntzeko.

 

Programa honekin lortu nahi dena arrantzaren sektorean:

  • arrantza jasangarria egitea, ingurunea kaltetuko ez duena
  • berrikuntza egon dadila, sektorean nobedadeak sartzea
  • lanpostu berriak sortzea
  • gazte gehiago sartzea lan egitera
  • sektoreko profesionalen artean elkarrizketa egon dadila

 

Durangon Lanbideren bulego berria

Eusko Jaurlaritzak 4 lokal erosiko ditu Durangon

Lanbideren bulego berri bat irekitzeko.

 

Zerbitzu hobeagoa

eta arreta pertsonala eskaintza nahi da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau