(ebaluazioan)
Berriak Hezkuntza
Eu

Basque Center on Cognition, Brain and Language zentroak klinika berria ireki du hizkuntza-nahasmenduen diagnostiko aurreratua egiteko

2018.eko urriak 15

Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroak

Neure Clinic izeneko klinika ireki du Donostian.

Klinikaren helburua  hizkuntzaren nahasmenduen ebaluazio

eta diagnostiko zehatzak eskaintzea da; besteak beste, honako nahasmendu hauei

buruzkoak: dislexia , adierazpen hizkuntzaren arazo espezifikoa  (AHAE) edo afasia .

 

Inaugurazio-ekitaldian izan dira:

  • Cristina Uriarte, Hezkuntzako sailburua.
  • Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako diputatua.
  • BCBLko kide fundatzaileak: Ikerbasque, Innobasque, Euskal Herriko Unibertsitatea, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • Hizkuntza-nahasmenduak dituzten umeen eta hauen senideek osatutako elkarteen bozeramaileak; besteak beste, TEL Euskadi elkartea.

 

TEL Euskadi elkarteak dohaintza bat egin du klinika sortzeko.

Elkarteek Neure Clinic-en dauden ekipoak ezagutzeko aukera izan dute.

 

Nekane Galparsoro klinikaren arduradunak dio klinikak logopedei eta terapeutei lagundu nahi diela honekin guztiarekin:

  • diagnostiko zehatz batekin.
  • nahasmendu horiek dituztenak tratatzeko jarraibideekin.

 

Klinikak ebaluaziorako metodo berriak dauzka, 

BCBLren ekipoak egindako azken aurrerapenekin.

Aurrerapen horiei esker, hobeto ezagutuko dira hizkuntza-nahasmenduak 

(gaztelera zein euskarazkoak) eta horiei lotutako guztia.

 

Zentroak biltzen diren datu berri guztiak erabiliko ditu

gai honen ikerketan aurrera egiteko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau