(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2018.eko urriak 16

Aste honetan bildu da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua ,

eta zenbait erabaki hartu ditu.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak

aditzera eman du zer gai landu diren eta zer erabaki hartu diren.

 

 

Eusko Jaurlaritzak Jokoaren Euskal Behatokia sortuko du.

Gobernu Kontseiluak Jokoaren Euskal Behatokia martxan jartzeko Dekretua onartu du.

 

Behatokiaren helburua izango da

Euskadin jokoaren analisia egitea eta horri buruz informatzea.

Horrela, Eusko Jaurlaritzak jakin ahalko du zer joko-mota eskaintzen diren,

zenbat jendek jokatzen duen eta etorkizunean zer joko-mota nagusituko diren.

 

Familia eta lana bateragarri egiteko

laguntzak

Eusko Jaurlaritzak 2,4 milioi euro gehiago emango ditu

familia-bizitza eta lan-bizitza bateragarri egiteko laguntzetarako.

 

Horrela, lanean ari diren amek eta aitek

eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartu ahal izango dute

seme-alabak eta euren laguntza behar duten

edo gaixotasun larriak dituzten senitartekoak zaintzeko.

 

Eusko Jaurlaritzaren helburua da

familiei bizitza osoan zehar laguntzea.

 

2018ko ikerketa-sariak

Eusko Jaurlaritzak ikerketa zientifikoa sustatu nahi du.

Horretarako, 2 gauza egingo ditu:

  • Martxan jarriko du laguntza-programa bat,

2019an Euskadin kongresu eta biltzar zientifikoak antolatzeko.

  • 2018ko Euskadi Ikerketa Saria ematea,

Ikerketa zientifikoa eta

Euskadiko ikerlari eta ikerketa-taldeen lana sustatzeko.

 

Euskadiko 2019ko Aurrekontuak

Eusko Jaurlaritzak hizketan jarraitzen du gainerako alderdi politikoekin

(Euskal Herria-Bildu, Elkarrekin-Podemos eta Alderdi Popularrarekin),

Euskadik 2019an izango duen aurrekontua adosteko.

Eusko Jaurlaritzak Elkarrekin-Podemos-en proposamen zehatz bat bakarrik jaso du.

 

Eusko Jaurlaritzak, 2019ko aurrekontuarekin,

ekonomia eta enplegua indartzeko politika guztiekin

konplitu nahi du.

 

Bozeramaileak esan duenaren arabera, aurrekontu hau hobea da alderdi hauetan guztietan:

  • Gizarte-politikak, hots,

herritarrek bizi-kalitate hobea eta ongizatea izateko hartzen diren erabaki politikoak.

  • Diru-inbertsioa.
  • Berrikuntza, alegia, zerbaitetan berrikuntza dakarten aldaketak.
  • Langile publikoen lan-baldintzak.

 

Eusko Jaurlaritzaren ustez, oso garrantzitsua da

Espainiako Gobernuak Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzea,

esan nahi baitu erakunde publikoak egonkorrak direla.

 

KATALUNIA

Bozeramaileak esan du ez dela ona Kataluniako politiko asko kartzelan egotea.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, ez da lagungarria politikoki eta judizialki,

ezta Kataluniako tentsioa baretzeko ere.

Gai ordena

Prentsa dossierra

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau