(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2018.eko urriak 23

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da,

eta zenbait erabaki hartu ditu.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta

Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk

aditzera eman dute zer gai landu diren eta zer erabaki hartu diren.


Euskadiko Aurrekontu Orokorrak

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Aurrekontu Orokorrak onartu ditu 2019rako.

Aurrekontu Orokorrak 11 mila milioi eurotik gorakoak izango dira.

Eusko Jaurlaritzak, aurrekontu horrekin, hau lortu nahi du:

  • Politika publikoak hobetu ;

    hau da, herritarrentzako zerbitzuak hobetu.

  • Berrikuntza bultzatu;

    hau da, zerbaitetarako berritasunak dakartzaten aldaketak bultzatu.

  • Inbertsioa bultzatu;

    hau da, dirua gastatu, gauzak egiteko.
  •  

Ekonomiako sailburuak esan du

Euskadiko ekonomia egonkorra dela eta

2018an % 3 baino gehiago hazi dela.


Lehendakariak Argentinara eta Txilera bidaiatuko du

 

Urriaren 31tik azaroaren 7ra,

bidaia ofizial bat egingo du lehendakariak Argentinara eta Txilera.  

 

Eusko Jaurlaritzak herrialde horietako

gobernuekiko harremanak indartu nahi ditu,

besteak beste, kulturan eta ekonomian,

baita gobernu horien erakundeekiko harremanak ere.

 

Bidaia hori Euskadi Basque Country

nazioartekotze-estrategiaren parte da.

Estrategiaren helburua da Euskadi

munduan barrena ezagutzera ematea.

 

Eusko Jaurlaritzarentzat, herrialde garrantzitsuak dira

Argentina eta Txile, Estrategia honetan.


Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak

Eusko Jaurlaritzak 34 milioi eurotik gora inbertituko ditu

familiei seme-alabak zaintzeko eta

babesteko emango zaizkien laguntzen Programan.

 

Eusko Jaurlaritzaren helburua  Euskadiko familiei laguntzea da;

bereziki, diru gutxien dutenei..


Gobernu Kontseiluaren gai-zerrenda ikusteko: Gai-zerrenda

Akordio garrantzitsuenak ikusteko: Prentsa-dosierra

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau