(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2018.eko urriak 30

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da, eta zenbait erabaki hartu ditu.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak

eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek

Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.

 

Eusko Jaurlaritzak Doako Laguntza Juridikoari buruzko Dekretua onartu du

Dekretu horren bidez, zera lortu nahi du Eusko Jaurlaritzak:

doako justiziaren sistemaren helburuak betetzea.

 

Horrek esan nahi du herritarrek, dirurik ez dutenean,

aukera dutela abokatu bat doan eskatzeko

beren eskubideak defendatzeko epaitegietan.

 

Eusko Jaurlaritzak 14 milioi euro eman ditu 2018an

Doako Laguntza Juridikorako,

eta 2019an 15 milioi baino gehiago bideratuko ditu esparru horretara.

 

Eusko Jaurlaritzak Iraunkortasun Energetikoaren Plana onartu du

Planaren helburua da energia modu efizienteagoan eta iraunkorragoan erabiltzea.

 

Hau da, behar dugun energia modu hobean erabiltzea

eta gure planeta, Lurra, ahalik eta gutxien kaltetzea.

 

Hori lortzeko, energia berriztagarriak bultzatuko ditu

Eusko Jaurlaritzak, eta energia gutxiago kontsumituko da Euskadiko Administrazio Publikoetan.

 

Planak lehentasuna emango die ekonomiarako, ingurumenerako eta gizarterako onuragarrienak

diren proiektuei.

 

Eusko Jaurlaritzak inbertsioak egingo ditu partikulen azelerazioari eta neutronikari

buruzko ikerketan

 

Eusko Jaurlaritzak 250.000 euroko diru-laguntza

emango dio Material Physics Center ikerketa-zentroari, partikulen azelerazioari eta neutronikari

buruzko ikerketak egin ditzan.

 

Partikulen azelerazioa ikertzeko, tutu bat erabiltzen da.

Tutu horren barruan partikulak daude,

eta abiadura handia ematen zaie, haien artean talka egin dezaten.

Talka egitean, banandu egiten dira, eta orduantxe sortzen dira partikula berriak.

 

Ikerketa horien bidez, partikulak nola banatzen diren eta partikula berriak nola sortzen diren

aztertzen da.

Medikuntzan aurrera egiteko, espazioa ikertzeko, teknologia hobetzeko eta abarrerako balio dute.

 

Materials Physics Center irabazi-asmorik gabeko elkartea da.

Materialen fisikari buruzko ikerketa-jarduerak eta azterlanak bultzatzen ditu.

 

Gai-zerrenda

Prentsa-dosierra

 

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau